-
Otsailaren 3an, San Blas egunez, ospatuko ditugu Koko-dantzak 2018 urte honetan. Aurten Mandiola eta Aginako baserrietan ibiliko gara. eta gero, ohi bezala Eibarko erdiguneko kaleetan izango da koko-dantzarien kalejira. Hona ordutegia:
Koko-dantzak 2018
2018ko otsailaren 3an, larunbata:
- 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia
- 9:00 – 15:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Mandiola eta Agina aldeko baserrietan.
- 19:00-21:00 Anbulategian batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalberton eta Plaza Barria kale eta plazetan koko-dantzak Mauxitxarekin.
Koko-dantzak San Blas egunez egingo ditugu aurten
Utzi erantzuna