Dena prest Urbeltzen Martin Zalakain dantza ikuskizunaren estreinaldirako

Martin Zalakain dantza ikuskizuna. Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan.eus CC BY-SA

Datorren azaroaren 11an, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna. Juan Antonio Urbeltz-en gidaritzapean, Ander Lipus arduratuko da On Pioren papera jokatzeaz eta antzerki zuzendaritzaz, Harkaitz Canok egin du testuaren egokitzapena, eta Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga) dantza taldeetako dantzariekin batera Eibarko Kezka dantza taldeko hainbat dantzari izango gara bertan parte hartzen.

Martin Zalakain entsegua 2017-09-23 192654
Martin Zalakain dantza ikuskizunaren entsegua. Ander Lipus, Mikel Urbeltz, Marian Arregi, Amaia Bueno, Amaia Loiola, Iñaki Arregi, Juan Antonio Urbeltz, Jaione Olasagasti (bizkarrez), Jon Olazkuaga, Onintze Azpeitia. Argazkia: Oier Araolaza – dantzan.eus CC by-sa

Martin eta Kezkako dantzariak

Kezka dantza taldeko 20 dantzarik parte hartuko dute Martin Zalakain ikuskizunean: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Leire Andikoetxea, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Egoitz Blanco, Maitane Fariñas, Josu Garate, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Enrike Izagirre, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Amaia Visus. Aipatzekoa da, ikuskizuneko protagonista nagusia bera, Martin Zalakain eibartar batek jokatuko duela, Josu Garatek hain zuzen ere.

Martin Zalakain IZ 0517
Martin Zalakain dantza ikuskizuna. Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan.eus CC by-sa

Bilbo, Donostia, Iruñea, Baiona…

Argiaren Martin Zalakain ikuskizuneko kartela. Egilea: Tomas HernandezBi urtetik gora dira Urbeltzen esanetara prestaketa lanetan hasi ginela, eta azken hilabeteetan entseguak ugaritu dira. Eibarko Hezkuntza Esparruan hainbat entsegu egin dira azken hilabeteotan, eta Iruñea, Baiona, Donostia edo Portugaletetik etorritako dantzariak eta musikariak bertan jardun duten prestaketa lanetan Debabarrenakoekin batera (Deba, Mallabia, Elgoibar eta Eibarko dantzariak baitaude tartean).

Dantza ikuskizuna da, baina oraingoan, Harkaitz Cano idazleak Pio Barojaren nobela eszenarako egokitu du, eta Ander Lipus-en parte hartzearekin, historia bat, Canok berak “karlistaden garaian kokatutako far westeko nobela” moduan deskribatu duena taula gainean dantzatuko da.

Martin Zalakain IZ 0774
Martin Zalakain dantza ikuskizuna. Mikel Tristan, Jon Iruretagoiena, Amaia Irigoien, Aritz Ibañez, Gari Otamendi. Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan.eus CC by-sa

Bilbon ondotik Donostian, Iruñean eta Baionan izango da oraingoz Martin Zalakain ikusteko aukera. Hona egutegia:

  • Azaroaren 11, Bilbo, Arriaga antzokia (estreinaldia)
  • Abenduaren 16a eta 17a, Donostia, Victoria Eugeni antzokia
  • Urtarrilaren 13a, Iruñea, Baluarte auditorioa
  • Otsailaren 17an eta 18an, Baionako antzokia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude