Dantza Coliseoan: Cia Fernando Hurtado: Lorez lore

2017ko urriaren 21a, larunbata, 17:00etan Coliseo Antzokian. Sarrera: 5 €

Lorez lore haurrei zuzendutako dantza-ikuskizuna eskainiko dute Inma Montalvok eta Abraham Muñozek Eibarko Coliseo antzokian datorren larunbatean. Urriaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, izango da ordu bat eta erdi inguru iraungo duen dantza-emanaldia.

3-6 urteko haurrei zuzendutako ikuskizunak, urtaroen bitartez, naturarekiko kontzientzia bultzatu nahi du haurrengan. Ikuskizunak haurrak estimulatzen ditu arte eta kultura ikusle gisa izan beharko lituzketen zentzumenen bidez. Jakin-mina eta sormena garatu nahi ditu, eta haurren gorputz-adierazpena areagotu.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Inma Montalvo, Fernando Hurtado
  • Koreografia: Inma Montalvo
  • Antzezleak: Inma Montalvo, Abraham Muñoz
  • Jantzien diseinua: Sofia Lasserrot, Inma Montalvo
  • Eszenografiaren diseinua: Inma Montalvo, Fernando Hurtado
  • Argiztapenaren diseinua: Sergio Rodríguez
  • Proiekzioen diseinua: José Carlos Acal
  • Marrazkigilea: Jorge Masiques
  • Jantzien egilea: Carmen
  • Eszenografairen egilea: Fran Coronado

Cia Fernando Hurtado: Lorez lore

2017ko urriaren 21a, larunbata 17:00etan
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera 5 €

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude