2017ko urriaren 21a, larunbata, 17:00etan Coliseo Antzokian. Sarrera: 5 €
Lorez lore haurrei zuzendutako dantza-ikuskizuna eskainiko dute Inma Montalvok eta Abraham Muñozek Eibarko Coliseo antzokian datorren larunbatean. Urriaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, izango da ordu bat eta erdi inguru iraungo duen dantza-emanaldia.
3-6 urteko haurrei zuzendutako ikuskizunak, urtaroen bitartez, naturarekiko kontzientzia bultzatu nahi du haurrengan. Ikuskizunak haurrak estimulatzen ditu arte eta kultura ikusle gisa izan beharko lituzketen zentzumenen bidez. Jakin-mina eta sormena garatu nahi ditu, eta haurren gorputz-adierazpena areagotu.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Inma Montalvo, Fernando Hurtado
- Koreografia: Inma Montalvo
- Antzezleak: Inma Montalvo, Abraham Muñoz
- Jantzien diseinua: Sofia Lasserrot, Inma Montalvo
- Eszenografiaren diseinua: Inma Montalvo, Fernando Hurtado
- Argiztapenaren diseinua: Sergio Rodríguez
- Proiekzioen diseinua: José Carlos Acal
- Marrazkigilea: Jorge Masiques
- Jantzien egilea: Carmen
- Eszenografairen egilea: Fran Coronado
Cia Fernando Hurtado: Lorez lore
2017ko urriaren 21a, larunbata 17:00etan
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera 5 €