Koko-dantzak: lehen hamarrekoa

Hamarrekoa (diezmo) jasotzea ohikoa izan da eske-errondetan. Hamarrekoak jasoz hamarrekoa osatuko dugu aurten koko-eskean, 2008an abiatu baikenuen, eta beraz, hamargarrenez aterako dira koko-dantzari eta koko-marruak koko-dantzan eta koko-eskean 2017 urte honetan. Otsailaren 18an, larunbat honetan aterako dira koko-dantzak maskarada-festan.

Gorosta eta Mandiola

Eibarren 100 baserritik gora dira, eta lau urtetan antolatuta, ziklo olinpikoak behar izaten ditugu baserri berdinera itzultzeko. Hirugarren koko-zikloan sartuta, bigarren ibilbidea, Gorosta eta Mandiolako baserriak hartzen dituena izango dugu helburu aurten.

Koko-dantzak 2016 FL 2467
Koko-dantzak, 2016-01-30. Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Goizeko 8:30ean lehen agerraldia Merkatu Plazan egin ondoren, ohi bezala, bi taldetan antolatuko gara. Talde bat Azitaingo industrialdera hurbildu eta bertatik Eskaregi, Agirreazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Boneta, Sagarbieta, Azpiri, Mandiolagainekoa eta Mandiolazpikoa bisitatuko ditu. Bitartean beste taldeak Asua, Gisasola, Ixua, Usartza, Akondia, Berretxinagoikoa, Iturragoikoa, Iturrabehekoa eta Arlaban. Matsaria-Asolabarri aldean bukatuko dira baserrietako bisitak.

Koko-dantzak Eibarko kaleetan

Iluntzean, 19.00etan Anbulategiko parkean elkartuko gara koko-konpartsa eta koko-festan parte hartu nahi duten guztiak, eta Mauxitxa txarangaren doinura erdiko kaleetan ibiliko gara.

2017ko Otsailak 18, larunbata. Koko-dantzak:

  • 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia
  • 9:00 – 15:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Mandiola eta Gorosta aldeko baserrietan.
  • 19:00-21:00 Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalberton eta Plaza Barria kale eta plazetan koko-dantzak Mauxitxarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude