Hileko artxiboak: abendua 2016

Ezpata-dantza Gernikan Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean

1936ko urriaren 7an, Espainiako Gerra zibila hasita zegoela eta bonba hotsak entzuten hasita zeudela eratu zen Gernikako Juntetxean lehen Eusko Jaurlaritza. 80 urte pasata, 2016ko urriaren 7an, lehen Jaurlaritzaren eraketa gogoratu da leku berean, Gernikako Juntetxean eta bertan hango eta hemengo euskal dantzariekin osatutako ezpata-dantza dantzatu da.

Gernika: Jaurlaritza 80 urte 2016 Ezpata-dantza 8259
Ezpata-dantza Gernikako Juntetxean, Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenean, Gernika, 2016-10-07. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan.eus CC BY-SA
Gernika: Legebiltzarreko ezpata-dantza lehendakaritzako webgunetik
Argazkia: Lehendakaritza

Gernikako Juntetxearen atarian, Gernikako arbolaren eta azken bost lehendakarien aurrean dantzatu da ezpata-dantza.

Gernika: Jaurlaritza 80 urte 2016 Ezpata-dantza 8255
Ezpata-dantza Gernikako Juntetxean, Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenean, Gernika, 2016-10-07. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan.eus CC BY-SA
Gernika: Legebiltzarreko ezpata-dantza FL8287
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean, Urki (Andoain), Gure-Kai (Deba), Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Elai Alai (Portugalete), Maritzuli (Baiona-Biarritz), Gasteizko dantzariak (Gasteiz) eta Kezka (Eibar) dantza taldeetako dantzariek, musikariek eta eskopetariek parte osatu dute ezpata-dantza.

Gernika: Jaurlaritza 80 urte 2016 Ezpata-dantza salba
Ezpata-dantza Gernikako Juntetxean, Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenean, Gernika, 2016-10-07. Argazkia: Lehendakaritza.

Ondoren, ganbaradun arkua osatu da Lehendakariak Juntetxe barrura sartzeko eta ezpata-dantzarien taldea osatuta berriz erretiratu zen.

Gernika: Jaurlaritza 80 urte 2016 Ezpata-dantza arkua
Ezpata-dantza Gernikako Juntetxean, Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenean, Gernika, 2016-10-07. Argazkia: Lehendakaritza.
Gernika: Jaurlaritza 80 urte 2016 Ezpata-dantza 8386
Ezpata-dantza Gernikako Juntetxean, Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenean, Gernika, 2016-10-07. Argazkia: Felipe Loiola – Dantzan.eus CC BY-SA
Gernika: Legebiltzarreko ezpata-dantza FL8409
Argazkia: Felipe Loiola – dantzan.eus CC BY-SA

Hona Felipe Loiolak ekitaldian egindako argazki sorta bat:

Plazara dantzara 2016 San Andresetan dantzan

Eibarko patroia dugu San Andres eta jai eguna da herrian. Hau honela, azaroaren 30ez, Kezkako dantzari txiki zein helduko ezin izaten diogu festarako nahiari eutsi eta eguerdi aldera Untzaga plaza, erromeria giroan, dantzaz betetzen dugu urtero.

K161130 SanAndres IMG 4678 IZ
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Nekazal azokak, aizkolarien erakustaliak, betsolariak, animali mordoak, talo usainak zein trikitixa doinuak hartzen dute herria San Andres egunez eta aurtengoan, egunaldi onak lagunduta, are ederragoa izan da giroa.

K161130 SanAndres IMG 4657 IZ
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA
K161130 SanAndres IMG 4654 IZ
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Giro horretan, askoren buru eta bihotzetan hutsune bat ere nabari izan da ordea; urtea joan eta urtea etorri dantzaldiari hasiera eman aurretik izaten ziren bertsolarietako bat, eta dantzaldiko pandero jolearen aita zen Juan Mari Narbaiza duela gutxi joan baitzitzaigun gure artetik.

Hura ere gogoan, aizkolari eta bertsolarien artean ekin dio dantzaldiak. Adolfo Jainaga eta Unai Narbaizak girotuta kalejiran hartu dugu plaza dantzari guztiok eta, korro txikiagoetan banatuta eta besoak zeru urdinera igota, dantza-soltean indarrez ekin diogu lehenengo.

K161130 SanAndres IMG 4685 IZ
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Adolfo Jainagak aipatu duenez 25 urte bete dira trikitilari bikoteak, Jainagak eta Narbaizak, San Andresetan jotzen dutela. Plazara Dantzara ere ospatzen ditugula urte batzuk izango direla gogorarazi digu horrek. Artxibora jo eta 1993ko San Andres jaietako argazkiak aurkitu ditugu. Urte horretako azaroaren 27an, Elgoibarko Haritz eta Debako Gure-Kai dantza taldeekin batera ospatu genuen lehen Plazara Dantzara erromeria Eibarren. Jose Valderreyk utzi zigun testigantza argazki bidez:

Plazara Dantzara 1993 Eibar 0046
Plazara Dantzara erromeria Eibarren, San Andres jaietan, 1993-11-27. Argazkia: Jose Valderrey.

Eta 1993ko Plazara Dantzara hartan izan genituen Jainaga eta Narbaiza, bai noski!

Jainaga eta Narbaiza - Plazara Dantzara 1993 Eibar 0005
Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza trikitilariak, Plazara Dantzara erromeria Eibarren, San Andres jaietan, 1993-11-27. Argazkia: Jose Valderrey.

2016ra itzulita hor jarraitzen dute Jainagak eta Narbaizak oholtzan, eta Kezkako dantzariok plazan. Balsak, esku-dantzak, txapeloaz, borobila, Lantzeko zortzikoa, hegik, zazpi jauziak eta beste hainbat dantzaz plazan gozatzen.

K161130 SanAndres IMG 4694 IZ
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Kezkako dantzari txiki, gazte eta helduoi inguruan hasieran temati zegoen jendea ere gehitu zaigu dantzara eta denon artean, hasi bezela, soka, elkarri eskua emanda amaitu dugu dantzaldia kalejiran.

K161130 SanAndres IMG 4666 IZ
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Hona hemen Iñaki Zugastik egindako argazki sorta zabalago bat:

K161130_SanAndres_IMG_4674_IZ