Arrateko dantzak 2016: Kronika

Eguna iritsi aurretik beldur ginen, irailaren 8 iritsi aurreko astea zeruari begira pasa genuen; beldur ginen euriak eta eguraldi txarrak ez ote ziguten bisita egingo Arrate egunean ere. Baina ezustean, ateri iraun zuen eguerdira arte, eta ezpata-dantzak zein trokeo-dantzek azken urteotan bezala hartu zuten goiz horretan Arrateko zelaia.

2016-09-08_Arrate_1160_IZ.JPG
Arrate, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Ohi bezala, meza nagusian, Arrateko amaren aldare aurrean izaten zuten urteko gonbidatu bereziek lehenengo agerraldia egiteko aukera. Fin ibili ziren Leire Leza eta Julen Fagoaga iruindarrak, Duguna Dantza talde laguneko kideak.

30701450076 00af1ec545 o
Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Iruñeko gonbidatuekin batera, iazko biek osatu zuten azkendarien laukotea. Aitor Sorazu azkoitiarra eta Karmelo Angiozar berriztarra izan dira berriro gure artean, 2015eko Arrate egunez biak min hartuta joan ziren etxera, eta dantza-lanak nahi moduan ezin amaitzeak utzitako arantzatxoa kendu dute aurten, eta bai ondo kendu ere. Leire Leza eta Julen Fagoaga, Duguna Iruñeko dantzari gonbidatuen aita-ponteko, beraien taldeko zuzendari eta Arrateko dantzarien kofradiako kide den Aritz Ibañez aritu zen.

Arrate 2016 gonbidatuak eliza aurrean
Karmelo Angiozar, Julen Fagoaga, Leire Leza, Aritz Ibañez eta Aitor Sorazu. Arrate, 2016-09-08. Argazkia: Felipe Loyola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Euri-arriskua zegoela eta, prozesioa gurutzera egin beharrean elizaren inguruan egitea erabaki zen. Itzulia egin eta elizako atarira bueltatuta lau azkendariek, Arrateko ezpata-dantza dantzatu zuten irudiaren aurrean.

30701308816 3c9aad2ba3 k
Argazkia: Felipe Loiola- Kezka dantza taldea CC BY-SA
30650005931 39f3186c8c k
Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Elizakoen ostean, atseden motza izaten dugun dantzariok ezpata-dantza zelairatu aurretik. Beroketak egin eta nork bere lekua hartutakoan, 12:30etarako, ezpata-dantzako talde osoa, Usartza Txistulari Taldeko Enrike Montero, Asier Castelos, Ainhoa Urkizu eta Iñaki Orbegozo kideen lehen notekin batera zelairatu ginen, Josu Garate buruzagi genuela. Gonbidatuei, gainera, beste lau azkendari gehitu zitzaizkien: Ander Garitagoitia, Eider Agirrebeña, Miren Hazas eta Luken Aranburu, hain zuzen ere.

Zelaiko sarrera eta lehen zubiak eginda, Aitor Sorazu, Leire Leza, Julen Fagoaga eta Aritz Ibañez-ek hartu zuten Gipuzkoako ezpata-dantza dantzatzeko ardura.

30105776694 e862f9835f k
Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA
30650134101 697cdb5835 k
Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Segidan, zezenaren doinura, bi zintzarri antolatu ziren eta segidan parrilla gainean altxatu genituen Josu Garate eta Oihane Llorente maisu-maistra-zaharrak. Biak goian zeudela, azkendari guztiek, zortziek, Arrateko zortzikoa dantzatu zuten haien inguruan, ezpata txikiak buruzagien altuerara jarriz.

30738312265 21d2f72ff6 k
Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA
30437854020 f1ff902445 k
Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA
30738294135 9e3c476f5e k
Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Parrilak deseginda, korrika hasi eta zubia osatzen diegu azkendarieri. Ezpata-dantzari taldea txistularien oholtza azpian pilatu eta buruzagiren batek aurrealdea hartzen duenean hasten dira trokeo-dantza. Makil-txikienak, makil-handienak eta brokel-makilenak osatzen dute Arrateko trokeo-dantzen sorta eta hauetako bakoitzean buruzagi batek ekiten dio dantzari. Aurten Aitor Sorazu izan da kapitaina lehenengoan, Karmelo Angiozar bigarrenean eta Leire Leza aldiz, azkenengoan. Taldeak honela osatu ziren:

  • Makil-txikiena: Maier Fernandez, Naroa Arrizabalaga, Amaia Gorrotxategi, Irati Egiguren, Jone Amuategi, Olatz Mandiola, Maddi Alberdi eta Idoia Lahidalga.
30105882464 4d43547bc9 k
Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA
  • Makil-haundiena: Luken Aranburu, Egoitz Blanco, Oier Araolaza, Oihane Llorente, Oier Ibarbia, Josu Garate, Unai Txurruka eta Ander Garitagoitia.
30105751934 8701fb026b k
Argazkia: Felipe Loiola- Kezka dantza taldea CC BY-SA
  • Brokel-makilena: Eider Agirrebeña, Idoia Lahidalga, Maitane Fariñas, Jone Saez, Miren Hazas, Ekhi Zugasti, Amaia Rodriguez eta Olaiz Agirrebeña.
30621492002 d99a6f07de k
Argazkia: Felipe Loiola- Kezka dantza taldea CC BY-SA

Trokeo-dantzen ostean ezpata-dantzako taldea berriro ere osatuta uzten dugu zelaia dantzariok eta aurten ere horrela egin dugu, pausua tinko irten gara zelatik. Jarraian etorriko da besarkadetarako, berriketarako eta aldatzeko unea, aurten bazkaltzeko ere balio izan digun “kolonian” bertan.

30437747500 cc14066c02 k
Argazkia: Felipe Loiola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Egunean bertan dantza egindakoez gain, kofradiako beste zenbait kide eta dantzaren inguruko beste gonbidatu batzuk ere batzen zaizkigu bazkaltzera eta ondo bete genuen jangela, tripa bezala. Ostean dantza eta kantuan ikusi gintuen jangela hark, tartean, aurten zendu den Angelo Iriondo gogoan hartuta.

Hamar urtez ezpata-dantza egin dutenak dantzariok bularrean daramagun zilarrezko domina jasotzen dute, hitz eder eta kideon txalo artean. Aurten Olaia Gabirondo, Oihane Llorente eta Ekhi Zugasti izan dira hamar dantzaldien kopurura iritsi direnak eta bere domina jaso dutenak beraz.

Arrate 2016 hamar urte bete dituztenak
Hamar urtez Arrateko ezpata-dantzan parte hartu duten hiru dantzari: Olaia Gabirondo, Ekhi Zugasti eta Oihane Llorente. Arrate, 2016-09-08. Argazkia: Felipe Loyola – Kezka dantza taldea CC BY-SA
Arrate 2016 gonbidatuak bazkalostean.
Julen Fagoaga, Leire Leza, Oier Araolaza. Arrate, 2016-09-08. Argazkia: Felipe Loyola – Kezka dantza taldea CC BY-SA

Honela, lehengoak eta berriak dantzan eta kantuan gogora ekarrita amaitu genuen Arrate eguneko tradizioa, ez, ordea, azken dantzaldi eta gerri mugimenduak Zelaiko kontzertuan egin aurretik, noski.

Taldeko argazkia 2016 (egin klik argazkian bertan handiago ikusteko):

Arrate 2016-taldeko argazkia
Argazkia, 2016. Argazkia: Felipe Loiola- Kezka dantza taldea CC BY-SA
  • Goiko ilaran ezkerretik eskuinera: Luken Aranburu, Maialen Araolaza, Joseba aAranzabal, Aber Iriondo, Oihane Llorente, Arkaitz Urreta,Ekhi Zugasti, Oier Ibarbia, Unai Txurruka, Esther Kareaga, Andoni Iriondo, Igor Baroja eta Enrike Izagirre.
  • Hurrengo hilaran ezkerretik eskuinera: Ander Garitagoitia, Maier Fernandez, Idoia Lahidalga, Amaia Rodriguez, Olaiz Agirrebeña, Izaskun Alberdi, Maitane Fariñas, Irati Kortabitarte, Miren Hazas, Olaia Gabirondo, Eider Agirrebeña, Jone Lahidalga eta Ainhoa Larrañaga.
  • Hirugarren hilaran ezkerretik eskuinera: Jexux Larrea, Maite Gonzalez, Egoitz Blanco, Anartz Fernandez, Nagore Fernandez, Endika Arrillaga, Naroa Arrizabalaga, Maddi Alberdi, Amaia Gorrotxategi, Irati Egiguren, Jone Amuategi, Jone Saez, Olatz Mandiola eta Ane Sarasketa.
  • Beheko ilaran ezkerretik eskuinera: Jon Iruretagoyena, Aitor Sorazu, Leire Leza, Josu Garate, Julen Fagoaga, Karmelo Angiozar, Aritz Ibañez eta Oier Araolaza.

2016ko Arrate eguneko argazki gehiago ikusi nahi?

Arrate 2016

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude