Eibartik Suitzara, Untzagatik Arratera bezala: Kezka Zurich-en 2016 kronika

Zurich, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti - Kezka dantza taldea CC BY-SA

Zurich, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA

2016ko uztaileko lehen egunetan Suitzan, Zurich-en dantza egiteko aukera izan dugu Kezka dantza taldeko kideok. Bertako euskal etxeak gonbidatu gintuen Internationales Volkstanztreffen Zúrich jaialdian parte hartzera. Zuricheko euskal etxeko kideen laguntzarekin, besteak beste bertan bizi den Imanol Zabaleta dantzari eta musikari gasteiztarrarekin laguntzarekin, lau egun zoragarri egin ditugu hiria ezagutuz eta gure herriko dantzak Suitzan erakutsiz.

Kezka 2016 Zurich 8636 IZ
Kezka dantza taldea, Zurich, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti – Kezka dantza taldea CC BY-SA
 MG 8397
Internationales Volkstanztreffen Zúrich, 2016. Argazkia: Amaia Rodriguez.
K160630 0703 ZURICH KEZKA IMG 8641 IZ s2
Argazkia: Iñaki Zugasti.

Ekaina amaitu aurretik, 30ean, irten zen lehen dantzari espedizioa Loiutik Zurich aldera. Gerora beste bi txandatan joan ginen bidaiatzen, ez baitzen erraza material eta arropa guztiak, eta dantzari eta musikariak kontuan hartuta, 33 pertsonako taldea Suitzako hirira helaraztea.

2016 06 30 15.32.20
Lehenengo espedizioa.

Internationales Volkstanztreffen Zúrich jaialdia Suizako hiriburuan 3 urtean behin egiten den Zürich Fäscht jaialdi erraldoiaren barnean kokatzen den dantza eta folklorearen erakusleihoa da. Hiriaren erdi-erdian dagoen Lindenhof parkea, hori bilakatu zitzaigun aipatutako erakusleiho, eta bertako oholtzara lau aldiz igo ginen hiru egunetan. Bestela ere izan genuen hiri osoa hartzen duen festaz gozatzeko aukera, kontzertu bat han, saltxitxa eta garagardoal non-nahi, erdigunean ezagutu eta disfrutatzeko tarteak… dantza eta aisia uztartzeko parada aprobetxau behar beti!

 MG 8434
Argazkia: Amaia Rodriguez.
2016 06 30 2016 07 05 Kezka Zurichen AmaiaR 8442
Argazkia: Amaia Rodriguez.
2016 06 30 2016 07 05 Kezka Zurichen AmaiaR 8466
Argazkia: Amaia Rodriguez.

Aurrean ere aipatu bezala, lau aldiz erakutsi genituen gure dantzak Zurichen. Emanaldi luze eta motzagoak tartekatu genituen egunetan zehar, errepertorioa ere eskakizunetara moldatuta. Horrela, gure dantzek, Arrate egunez egiten ditugunek eta San Juan gauez egiten ditugunek hartu zuten protagonismoa oholtzan.

K160630 0703 ZURICH KEZKA IMG 7539 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti.

Ordulari suitzarren fama motz geraten dela frogatu ahal izano dugu. Inoiz ez zitzaigun tokatu jaialdi batean, gure emanaldiak 11:52 edo 15:43 moduko orduetan zehaztuta izatea. Eta oraindik gutxiago, ondoren ordutegi hori minutu-zehatzarekin betetzea. Izugarria ordutegiaren zehaztasuna eta betetze-maila. Guk ere, badaezpada, agindutako 15, 45 edo 60 minutuko emanaldiak, euskal ordulariekin, baina ahalik eta zehatzen neurtuta prestatu eta eskaini genituen. Puntuan hasi eta puntuan bukatu dugu behintzat!

K160630 0703 ZURICH KEZKA IMG 9039 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti
K160630 0703 ZURICH KEZKA IMG 9026 IZ
Suitzako Euskal Etxeko presidenteari agurra dantzatzen. Argazkia: Iñaki Zugasti

Hauekin batera Lapurdiko kostaldeko dantzak, zein Zuberoako maskaradetako dantzak ere eraman genituen, Euskal Herriko dantzen zatitxo bat Suitzako hirian erakusteko nahiaz.

Kezka 2016 Zurich 8645 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti
K160630 0703 ZURICH KEZKA IMG 8129 IZ
Argazkia: Iñaki Zugasti
Kezka 2016 Zurich 8691 IZ
Musikariak. Kezka dantza taldea, Zurich, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti

Uztailaren 1ean 17:00etan egin genuen lehen agerraldia eta honen atzetik ordu laurdeneko bi emanaldi txiki eskaini genituen 2an. 3an, aldiz, berriro ere ordu bete pasatxoko ikuskizuna plazaratu genuen.

33 dantzari eta musikari

Kezka 2016 Zurich 8639 IZ
Kezka dantza taldea, Zurich, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti

28 dantzari eta 5 musikari, guztira 33 lagunek osatu zuten Kezka dantza taldearen espedizioa. Hauek izan ziren zehazki:

  • Dantzariak: Maitane Fariñas, Jone Saez, Miren Hazas, Leire Andikoetxea, Egoitz Blanco, Julene Usobiaga, Oier Araolaza, Ekhi Zugasti, Ainhoa Larrañaga, Nagore Fernandez, Luken Aranburu, Maider Otaola, Eider Agirrebeña, Joanes Plazaola, Oihane Llorente, Maddi Alberdi, Olatz Mandiola, Amaia Gorrotxategi, Irati Egiguren, Ander Garitagoitia, Maier Fernandez, Jone Lahidalga, Idoia Lahidalga, Naroa Arrizabalaga, Unai Txurruka, Esther Kareaga, Olaiz Agirrebeña eta Amaia Rodriguez.
  • Musikariak: Andoni Altzibar, Iñaki Barua, Jose Miguel Laskurain, Andoni Urbieta eta Amaia Baglietto ofizialak, eta horiekin batera Imanol Zabaleta, Naroa Arrizabalaga, Maddi Alberdi, Unai Txurruka eta Oier Araolaza.

Hona Zurichen pasatako egunetan egindako argazki gehiago:

Zurick 2016

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude