Hileko artxiboak: iraila 2016

Dantzak estali zuen euria 2016ko dantzari egunean

Euskal Jaiko eguraldiarekin nahiko ez eta berriro ere euria, berriro ere aterpe bila, baina berriro ere pozik eta gogoz plazaratu genituen Euskal Herriko zenbait txokotako dantzak Kezka dantza taldeko dantzariok. Txiki, gazte eta heldu, abarketak eskuetan hartuta iritsi ginen ekainaren 17an Legarreko frontoira, euritik babestu gintuen eszenatoki inprobisatura.

Ohikoa denez Untzaga plaza dantzaz betetzea nahi genuen, eta azken momentura arte zerura begira ibili gara aurtengoan ere. Baina azken urteotan euskal meteorologiak emandako eskarmentua kontuan izanda “B plana” prest izan dugu aurtengoan: Legarreko frontoia. Aulkiak frontoiko ezker paretari begira bueltan jarrita dantzarientzako plaza ederra sortu genuen erdian eta bertara hurbildutako jendea arduratu zen giroa berotzeaz. Jende ugari batu zen inguruan.

Dantzari eguna 2016: JG-7057
Argazkia: Josu Garate, Dantzan CC BY-SA

Dantzariak iritsi ahala eskuan eramandako oinetako lehorrak jantzi eta taldeka bata bestearen atzean argazkiak egin genituen lehenengo, horren ostean dantza eginez eta hau ikusiz gozatzeko asmo irmoz.

Dantzari-dantzaz zabaldu zuten ekitaldia 2001 eta 2002an jaiotako dantzariek. Urkizun, Letra galegoen jaian, dantzari-dantzako zenbait zati plazaratu bazituzten ere, Eibarko dantzari egunean erakusti zuten sorta zabalagoa izan zen. Honela, agintariena, banangoa, ezpata-joko nagusia eta txotxongilo egin zituzten.

Dantzari eguna 2016: FL-5805
Argazkia: Felipe Loiola, dantza CC BY-SA
Dantzari eguna 2016: FL-5906
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Jarraian taldeko txikienen txanda iritsi zen. Hiru dantza eskiani zituzten kalejiran eta txalo zaparradak lagunduta erretiratu aurretik: Luzaideko lehenego kontra-dantza, Uztaritzeko Marmutx eta Alunenul errumaniarra.

Dantzari eguna 2016: FL-5827
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari eguna 2016: AR-5950-r
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Arabarako jauzia egin genuen gero. 2005ean jaiotakoek Eltziegon, Villabuenan eta Ekoran egiten diren dantzak ekarri baitzituzten Legarrera. Sarrera eta irteerak Eltziegoko kalejira edo “pasacalle”-arekin egin zituzten eta plazan, aldiz, Ekorako Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza eta Villabuenako El Culo dantza erakutsi zituzten.

Dantzari eguna 2016: FL-5836
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: FL-5993
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Eta Arabatik Lapurdira. Makilak eskuan zituztela, gona luze eta loradun koroaz dotore jantzita eta Kaskaroten martxaren erritmora egin zuten 2004an jaiotakoek plazara sarrera. Makil ttipia eta makil handia dantzatu ostean jauzi batekin amaitu zuten erakustaldia: Antxoriz izeneko jauziarekin hain zuzen ere.

Dantzari eguna 2016: FL-5817
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: FL-6012
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Andoainen eta Adunan egiten dute axeri-dantza. Zenbait pasarte dituen dantza da honakoa eta 2007an jaiotako neska mutilek hauetako zenbaitzuk erakusti zizkiguten: Paseoa, aitarena, orratzarena, ollentiarena, paseoa, perra-jartzea eta dorrea. Dantza alaia da axeri-dantza eta honela dantzatu zuten gaztetxoek ere, alai eta indartsu!

Dantzari eguna 2016: FL-5808
Argazkia: Felipe Loiola, Dantza CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: AR-7733
Argazkia: Amaia Rodriguez, Dantzan CC BY-SA

Iñude eta artzaiak ohikoak dira Eibarko dantzari-eguneko errepertorio zabalean. Aurten 2008an jaiotakoek erakutsi dizkigute hauen dantzak. Salto eta algaraka panpinak airean gora indarrez bota zituzten dantzariek. Aurrera eta atzerako zubiak ere makil artean pasaz txukun-txukun burutu zituzten.

Dantzari eguna 2016: FL-5848
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari eguna 2016: AR-7759
Argazkia: Amaia Rodriguez, Dantzan CC BY-SA

Kostaldeko dantzen inguruan jarraitu genuen 2006an jaiotakoekin. Irribarrea galdu gabe, Kaskarots, fandango eta arin-arina eta Ondarruko saliña-saliña dantzatu zituzten makilaz zahagia jo eta kantuan egiten zuten bitartean.

Dantzari eguna 2016: FL-5822
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari eguna 2016: AR- 7778
Argazkia: Amaia Rodriguez, Dantzan CC BY-SA

Koloredun girnaldaz jantzi zen ondoren Legarreko frontoia. Lanestosan arku-dantza edo Danza de Varas delakoa egiten dute, abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean eta 2005ean jaiotako mutikoek hori berori ekarri zuten Eibar aldera. Jira eta bira dantzatu zuten mutilek, arkuen gainetik, azpitik, albotik eta bestaldetik jauzika aritu ziren Gora biribilketaren erritmora.

Dantzari eguna 2016: FL-5833
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: JG-7093
Argazkia: Josu Garate, Dantzan CC BY-SA

Xemeingo ezpata-dantza dantzatu zuten 2003an jaiotako neskek. Lerroetan firme, parrila gainean ere ondo eutsi zuten kapitaina azkendariak lanean ari ziren bitartean.

Dantzari eguna 2016: FL-5849
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: FL- 6411
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Eta honakoekin nazioarteko dantza iritsi zitzaigun plazara. Boskote ederra osatzen dute 2004, 2003 eta 2002ko mutilek, eta Ingalaterratik zuzenean, Rapper dantzak ekarri zizkiguten. Euskal Jaian, Ezpalak jaialdian, ikusi ahal izan genituen Rapper-ak Untzagako oholtzan, baina etxekoak ez ziren atzean gelditu dantzaren ikusgarritasunari dagokionean.

Dantzari Eguna 2016: FL-5815
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: FL-6332
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Arrateko dantzak ere ohikoak gure plazetan. 2000 urtean jaiotakoak oraingoan protagonista. Arrateko hiru trokeo dantzetatik bi ikusteko aukera izan zen dantzrai egunean: Makil-handiena eta brokel-makilena. Datorren urtean Arrateko Amaren kofradiako dantzari izateko aukera zabalduko zaie Kezkako dantza eskolako talde nagusienari eta hauen fin ibili dira, aurretik etxeko lanak eginda.

Dantzari eguna 2016: FL-5839
Aragzkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: FL-6405
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Emanaldiaren amaierara aldera iritsita, Kezkako nagusien taldeak Gipuzkoako brokel-dantzako zenbait dantza eskaini zituen. Boastitzearekin ekin genion dantzari eta makil handiena eta uztai txikienarekin jarraitu genuen. Txalo zaparrada galanta igarri genuen dantzariok lanak amaituta, eskerrik asko bene benetan bertara hurbildu zineten guztiori!

Dantzari Eguna 2016: FL- 6442
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: FL- 6578
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Emanaldia borobiltzeko dantzari guztiek batera hartu genuen plaza. Kezka Dantza Taldeko 160 dantzaritik gora batu ginen urte osoko lana erakusteko egun ederrean. Musikariak ere fin ibili ziren beraien jardunean. Aurten Iñaki Barua, Amaia Baglietto, German Ereña, Ekhi Zugasti, Andoni Urbieta, Jose Migel Laskurain, Andoni Altzibar, Unai Narbaiza eta Adolfo Jainagak osatutako talde ederrak jarri gintuen dantzan. Eskerrik asko zuei ere eta hurrengo urtera arte!

Dantzari Eguna 2016: FL- 6555
Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA
Dantzari Eguna 2016: JG-7291
Argazkia: Josu Garate, Dantzan CC BY-SA

Hona Josu Garate, Amaia Rodriguez eta Felipe Loiolak ateratako argazkien sorta zabalago bat:
Dantzari eguna 2016

 

Hemen dira 2016ko Arrate eguna eta dantzak

Ostegunean irailak 8, Arrateko dantzak berriz Arraten izango ditugu. Gaur, asteartea 6, entsaio nagusia izango dugu Arraten bertan.

Arrate, 2015-09-08. Argazkia: Felipe Loyola - Kezka CC BY-SA

Arrate, 2015-09-08. Argazkia: Felipe Loyola – Kezka CC BY-SA

Gonbidatu nafarrak

Aurten Iruñeko Duguna dantza taldeko bi dantzari izango ditugu gonbidatu bereziak: Leire Leza eta Julen Fagoaga. 2009an talde bereko Aritz Ibañez izan genuen gonbidatu, eta bera ere gertu izango dute aurten. Horrez gain, iazko bi gonbidatuak, Aitor Sorazu eta Karmelo Angiozar berriz izango ditugu bakarlari lanetan. Izan ere, iazko Arrate egunean arazo fisikoak izan zituzten dantzan eta ezin izan zituzten prestatutako dantzak nahi bezala osatu, beraz, aurten berriz dantzatuko dituzte.

Ordutegia

Ohi bezala, irailaren 8an, goizeko 11:00etako mezan egingo dute lehen dantza saioa Arrateko Amaren Kofradiako ezpata-dantzariek. Ondoren, prozesioan parte hartu eta Ama Birjina elizara erretiratzen den unean dantzatuko dute bigarren aldiz Arrateko ezpata-dantza. Zelaira etorrita, 12:30etatik aurrera eskainiko dituzte ezpata-dantza osoa eta trokeo-dantzak.