Eibarko Dantzari Eguna, Aunitz Urtez ezpata-dantza eta San Joan Soka-dantza

Datozen asteak dantzaz betetako asteak dira Kezkako dantzariontzat. Ostiralean Eibarko Dantzari Eguna ospatuko dugu. Astebete beranduago, San Joan egunean soka-dantza izango dugu, baina aurten plus bereziarekin: Aunitz Urtez ezpata-dantza. Dantzari Egunari buruz erne ordutegiarekin, aurreko urteetan baino 15 minutu lehenago, 19:15ean hasiko baikara aurten. Eguraldiak laguntzen badu Untzaga plazan eta euriaren bisita baldin badugu Legarreko frontoian.

Aunitz Urtez ezpata-dantza (Argia dantzari taldea), Arriaga Antzokian, 2011-10-16an. Argazkia: Arantza Uriguen - Dantzan CC BY-SA

Aunitz Urtez ezpata-dantza (Argia dantzari taldea), Arriaga Antzokian, 2011-10-16an. Argazkia: Arantza Uriguen – Dantzan CC BY-SA

Ezpalak jaialdian euriak harrapatu gintuen plazan dantzan, eta falta ziren taldeek plazan beharrean estalpea duen oholtzan dantzatu ahal izan zuten. Jaialdia ixteko aurreikusita geneukan Aunitz Urtez ezpata-dantza (Iruñeko Aldapeko San Ferminekoa eta Arratekoa batzen dituena) ez zen kabitzen baina oholtzan eta beraz, bertan behera geratu zen. Dugunako lagunak enredatu ditugu eta San Joan egunean etorriko zaizkigu zintzilik geratu zitzaizkigun lanak bukatzera. Ekainaren 24an, gaueko 23.15ean egingo dugu Aunitz Urtez ezpata-dantza Untzaga plazan eta segidan soka-dantza egingo dugu.

Eibarko Dantzari Eguna

  • Kezka dantza eskolako ikasleak eta dantza taldeko dantzariak
  • Ekainak 17, ostirala, 19:15ean
  • Untzaga Plazan (eguraldi txarra badago Legarreko frontoian)

Aunitz Urtez ezpata-dantza eta San Joan soka-dantza

  • Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeak
  • Ekainak 24, ostirala, 23:15ean Untzaga Plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude