Eibarko Dantzari Eguna 2015

Ekainaren 12an ospatu genuen Eibarren 2015eko dantzari eguna eta Kezka dantza taldeko dantzari txiki, gazte zein helduek parte hartu genuen bertan. Untzaga plazan ospatzen dugu urtero dantzarion egun hau, baina aurtengoan eguraldia nahasi zegoela eta ezin izan genituen Eibarko kaleak dantzaz bete. Honela, 19:30ean Mogel Isasi Ikastetxeko patioko aterpean plazaratu genituen dantzok guraso, familiako, lagun eta ikuslez inguratuta.

Portaleko dantza gelan arropak ondo-ondo atondu eta Txantxa zelaiko kioskoan taldeko argazkiak aterata igo ginen dantzari guztiok Isasin gora erdi korrika, euri zaparradak harrapatu gintuen-eta.

Enrike Izagirrek aurkeztuta, hamaika dantza sorta plazaratu genituen bata bestearen atzetik, eta, amaieran denok batera kalejiran bukatu genuen emanaldia. Musikari lanetan Andoni Altzibar (txistua), Amaia Baglieto (txistua) eta Jose Miguel Laskurain (txistua eta gaita), Iñaki Barua (atabala), Andoni Urbieta (gaita), German Ereña (danborra), adolfo Jainaga (esku-soinua) eta Unai Narbaiza (panderoa) ibili ziren beti bezain fin.

Kezka, Dantzari eguna 2015: MusikuakArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

Emanaldia 2003an jaiotako neskek hasi zuten, Gipuzkoako dantzen sorta batekin. Horien eskutik, agurraz, makil-txikiekikoaz eta zinta-dantzaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia N-2003Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: 2003 dantzanArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Txikienek, 2008an jaiotako neska mutilek, jarraitu zuten gero. Festarako gogoz etorri ziren beraien lehenengo dantzari egunean eta bi dantza alai eskaini zituzten Sasikopaitsu eta Elosutik Etxesarkortara doinuak dantzatuz.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia N-M 2008Argazkia: Iñaki zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: 2008 dantzanArgazkia: Felipe Loiola. Dantza, CC BY-SA

Urtebete nagusiagoek, Inude eta Artzaien dantzak egin zituzten, dotore.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia N-M 2007Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: 2007 dantzanArgazkia: Iñaki zugasti. Dantzan, CC BY-SA

2006ko neska mutilen txanda iritsita, Aduna eta Andoaingo axeri-dantza ikusteko aukera izan zuten bertan bildutakoek. Dantzaren zenbait zati eskaini zituzten: Paseoa, Aitarena, Orratzarena, Ilentiarena, Paseoa, Perra-jartzea, Dorrea eta Kalejira.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia M-N 2006Argazkia. CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: 2006 dantzanArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

Kontra-dantzen jira eta birek ere izan zuten lekua 2015eko dantzari egunean. Luzaideko kontra-dantzak; lehena, bigarrena eta polka-pik egin baitzituzten 2004ko neskek.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia N-2004Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Argazkia: Felipe Loiola. Dantzan CC BY-SA

Gorularien bi dantza, arku-dantza eta zinta-dantza eskeini zituzten ondoren 2005ean jaiotako neskek. Eta jarraian, urte bereko mutilek Villabuenako makila-dantzetako bi egin zituzten: Te vi eta Bailaos.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia N-2005Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: N- 2005 dantzanArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantan CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia M-2005Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: M 2005 dantzanArgazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA

Lapurdira jauzi egin genuen orduan eta bertako fandangoa ikusteko aukera izan zen 1999 eta 2000ko nesken eskutik.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia 2001-2002Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: 99-2000 dantzanArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

Eta Lapurditik Nafarroara, Lesakara. 2002, 2003 eta 2004ko mutilez osatutako taldeak Lesakan egiten diren dantzen sorta ederra ekarri zuten. Zubirik ez zegoen patioan baina berdin berdin osatu zuten sortatxoa. Hauek egin zituztenak: makil-gurutze, ziarkakoa, zubigainekoa eta zantzo monona.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia M- 2002-2003-2004Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: M 2002 -2003-2004 dantzanArgazkia: iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Nagusien taldeak Arrateko trokeo-dantzekin sartu aurretik Irradaka eskaini zuten neskek, 2000-2001-2002 urteetan jaiotakoek.

Kezka, Dantzari eguna 2015: Talde argazkia M-N 2000-2001-2002Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: N 2000-2001-2002 dantzanArgazkia: Felipe Loiola. DAntzan, CC BY-SA

Emanaldiari osatzeko, Kezkako nagusienen taldeak hartu zuen plaza lehenengo. Hauek Arrateko trokeo-dantzak erakutsi zituzten: Makil txikiena, makil handiena eta brokel-makilena. Kalejira batekin amaitu zuten beraien tartea, eta inguruko dantzari txiki eta gazte guztiak sokara batuta bete-bete egin genuen Mogel Isasiko patioa, hurrengo urtean Untzagako plaza berdin betetzeko gogoarekin.

2015-06-12_Eibarko-Dantzari-Eguna_5977_IZ.JPGArgazkia: Iñaki Zugasti. CC BY-SA
Kezka, Dantzari eguna 2015: KalejiraArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Hona Felipe Loiola eta Iñaki Zugastiren argazkiek osatutako galeria:

Dantzari Eguna 2015

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude