Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Aureo

2016ko apirilak 23, larunbata 20:30ean. Sarrera 8 €

Dantzaz Konpainiaren Aureo ekoizpenak dantza estilo desberdinak erakusten dituzten bost lan koreografiko txiki ekarriko ditu apirilaren 23an Eibarko Coliseo Antzokira. Nazioarteko bost koreografok sortutako lan laburrek ikuslearengandik gertu egon nahi dute eta honetarako Aureo lanak eszenatokia harzteaz gain antzokiaren sarrera ere hartuko du.

Dantzaz-ek egile handien eta sortzaile berrien lanak uztartzen ditu ikuskizun honetan. Horrela, Jone San Martín, Christine Hassid, Judith Argomaniz, Lukas Timulak eta Itzik Galili koreografoen lan laburrak ikuskizun bakarrean ikusteko aukera izango da Coliseoan.

Koreografoak eta lanak

Jugo

Topaketa eta distantzien bidez sorturiko espazioak zukutu nahi dituen lana da, non dantzariakhartu-emanen jokoan murgilduko diren. Eskaintza bat bezala, eman eta jasotzea, zerbitzatu eta zerbitzatua izatea, partekatutako keinuaren elkarrekikotasuna”.

  • Koreografia: Jone San Martín
  • Argiak: Jone San Martín eta Alberto Arizaga
  • Musika: Mikel R. Nieto
  • Jantziak: Jone San Martín
  • Iraupena: 15’

Momentum

Krisialdiko, bereizi gabeko indarkeriako, hondamendi naturalez beteriko aro honetan zantarra, probokatzailea izan daiteke edertasunaz hitz egitea. Zein da benetako edertasunaren tokia egun?

  • Koreografia: Christine Hassid
  • Argiak: Christine Hassid eta Alberto Arizaga
  • Musika: J.S. Bach
  • Jantziak: Christine Hassid
  • Iraupena: 15’

Gizon haiek

Beraiek, kementsuak, beraiek, indartsuak, gizon zaildu eta nekaezinak. Gizon hauen bizia eta patua itsasoan erabakitzen da.”

  • Koreografia: Judith Argomaniz
  • Laguntzailea: Jaiotz Osa
  • Argiak: Judith Argómaniz eta Alberto Arizaga
  • Musika: Pan Sonic, Zöe Keating eta Pierre Bordazarre
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Iraupena: 10’

Dot to dot

Espazioa eta dantzarien arteko konexioak ikertzen ditu, mugimenduaren dinamikan oinarritua. Konexio-linea eta posizio finkoak irudikatzen ditu, taldearen portaera eta bere partaideak zehaztuz.”

  • Koreografia: Lukas Timulak
  • Argiak: Lukas Timulak eta Alberto Arizaga
  • Musika: Moondog
  • Jantziak: Peter Bilak
  • Iraupena: 14’

Casi humano

Egungo munduan, absurdoa egunerokoa bilakatu da. ‘Hemen eta orain’ dena besarkatzeaz ahaztu eta biharkorako ditugun egitasmoek heriotzarantz gerturatzen gaituzte.”

  • Koreografia: Itzik Galili
  • Argiak: Itzik Galili eta Alberto Arizaga
  • Musika: H. Purcell
  • Jantziak: Itzik Galili
  • Iraupena: 15’

    Aureo kartela

Dantzaz: Aureo

2016ko apirilak 23, larunbata 20:30ean
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera 8 €

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude