San Juan soka-dantza eguneratu dugu 20 urteren buruan

1994 urtean berreskuratu zenekin makina bat urtetan plazaratu du Kezka dantza taldeak San Juanetako Soka-dantza Utzagan. Ordua aldatu digute zenbaitetan, udalbatzak sokan parte hartzeari utzi zion halako batean, ilunetan dantza egin izan dugu beti, kontzertu-ikuskizun kolororetsuek kokiltzen gaituzte orain. Baina 2015eko ekainaren 24an, gure eskutik etorri ziren aldaketak. Hasiera hasieratik sokan irten ginen dantzari guztiok, neska zein mutil, orain arte egiten genuen soka-dantza ereduari buelta emanda.

Omenduak San Andres eskolako kideak eta Eibarko Euskal Jaiko antolatzaileak izan ziren, biek 50 urte bete baitzituzten 2015ean.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: omenduakArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

Usartza txistulari taldea, ohi bezala fin eta dotore.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: TxistulariakArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: SarreraArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

32 dantzari, Luken Aranburu aurresku eta Eider Agirrebeña atzesku zirela, abiadura bizian plazaratu ginen gaueko 23:30ean. Sokaren muturrek desafioa egin zuten ohi bezala, bata besteari begira, musika biziari segika. Urrutira botatako txapelen bila ere ohi bezala ibili ziren, alde batera eta bestera begira, non ote zeuden asmatu ezinda. Sokara bueltatuta, zubiek dantzarien abileziak erakusteko uneari eman zioten paso.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Soka osoaArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantza CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: DesafioaArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

San Juan zortzikoa izan da soka-dantzako nobedadeetako bat. Urteetan beste zortziko batzuk egin izan ditugu, baina 2016ean San Juan egunarekin eta Eibarrekin oso lotuta dagoen doinua baliatu dugu soka osoan dantzan jartzeko.

Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: BikoteaArgazkia: Iñaki Zugazti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Bikotea2Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Dantza aldetik jolasteko aukera eman digu San Juan zortzikoak. Soka luzeak banakako eta taldekako zatietan urrats eta aldaira formula desberdinak eta prestatutako segidak eta inprobisazioak batera lantzeko aukera eman digu. Erronka koreografikoa izan da, dantzatzeko behintzat exijentea baina aldi berean gozagarria.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: San Juan saltoanArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Luken aurreskuArgazkia: Felipe Loiola. CC BY-SA

Zortzikoaren erronka gaindituta irten ziren Maider Otaola, Itati Kortabitarte, Ander Garitagoitia eta Ainhoa Larrañaga zerbitzariak sokatik. Omenduen bila joan eta ilaran jarrita Agirrebeña eta Aranburuk agurra eskaini zieten, ondoren sokan sartuz taldera batzeko. Aurrean esan bezala San Andres eskolako kideetako batzuk eta Eibarko Euskal Jaiko antolatzaileetako batzuk izan genituen sokan gurekin batera dantzan.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: ZerbitzariakArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: AgurraArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: ZubiakArgazkia: Iñaki Zugazti. Dantzan, CC BY-SA

Ohi bezala, fandangoa, arin-arina eta kalejirarekin amaitu eta soka luzeak plaza utzi zuen umore onean. Datorren San Juan gauerarte.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: SolteanArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Kalejira zubiakArgazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA
Kezka, San Juan soka-dantza 2015: IrteeraArgazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

San Juan soka-dantza 2015, parte hartzaileak:

  • Aurreskua: Luken Aranburu
  • Atzeskua: Eider Agirebeña
  • Zerbitzariak: Ander Garitagoitia, Maider Otaola, Irati Kortabitarte eta Ainhoa Larrañaga.
  • Dantzariak: Oihane Llorente, Egoitz Blanco, Oier Araolaza, Olaia Gabirondo, Nagore Fernandez, Olaiz Agirrebeña, Joanes Plazaola, Enrike Izagirre, Miren Hazas, Maite Gonzalez, Leire Andikoetxea, Maitane Fariñas, Ekhi Zugasti, Unai Txurruka, Julene Usobiaga, Jone Amuategi, Jone Lahidalga, Esther Kareaga, Idoia Lahidalga, Amaia Gorrotxategi, Naroa Arrizabalaga, Maddi Alberdi, Maialen Zabala, Olatz Mandiola eta Maier Fernandez
  • Txistulariak: Ainhoa Urkizu, Enrike Montero, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo (Usartza Txistu Taldea).

Hona Felipe Loiola eta Iñaki Zugastik ateratako argazki sorta:

2015-06-24_Eibar-San-Juan-soka-dantza_6424_IZ

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude