Hileko artxiboak: abendua 2015

San Andres eguneko Plazara Dantzara erromeria eguzkitsua izan dugu halako batean

2015-11-30_SanAndres_JG_3833

Ahaztuta genuen noiztik ez genuen San Andres eguna eguraldi onarekin ospatzen. Euria eta hotza izan dugu aspaldiko urteetan. Goizean-goizetik aterri, epel eta eguzkitsu ere izatea arraroa gertatu zaigu aurtengoan. Ez dugu alperrik galdu ordea. Plazara atera, Untzagan bildu eta Jainaga eta Narbaizaren doinura gustora, lasai, pozik aritu gara dantzan.

Eibar, Untzaga plaza, 2015-11-30. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Astelehen buruzuria izanik, inguruko herrietan lanean ari zirela ahazturik. Bazkalostea ezin luzatu baina, arratsaldean frontoian pilota partidak egokitu baitira eta tabernan lanera joatea egokitu zaigu.

2015-11-30_SanAndres_OA_12.30.31

Urbeltzi Diputazioak emango dion Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina emango dio Donostian bihar, abenduaren 18an, Juan Antonio Urbeltzi, Argia dantzari taldearen zuzendariari, eta ekitaldian egingo den ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar Kezka dantza taldeko dantzariok eta Usartza txistulari taldeko musikariek. Aurtzaka, Argia, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Urki eta Kezka taldeetako ezata-dantzariak arituko gara ezpata-dantzan, eta aurten gonbidatu bereziak izango ditugu, Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantzari eta musikariak hain zuzen ere.

Ezpata-dantzaren ganbara 2014ko Urrezko Dominaren ekitaldian. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Ezpata-dantzaren ganbara 2014ko Urrezko Dominaren ekitaldian. Argazkia: Iñaki Zugasti – dantzan.eus CC BY-SA

Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Diputazioaren jauregiaren atarian burutuko da ezpata-dantza, bihar arratsaldeko 17:40ean, barruko ekitaldia 18:00etan izango baita.

Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

1982: Jose Migel Barandiaran.
1983: Manuel Lekuona.
1985: Orfeon Donostiarra.
1987: Eibarko Armagin Eskola.
1991: Carlos Santamaria.
1994: Euskaltzaindia.
1998: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Juan Mari Arzak.
2003: Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondo.
2005: Menchu Gal eta kooperatiben sortzaileak: Alfonso Gorroñogoitia, Jose María Ormaechea, Jose María Arizmendiarreta, Luis Usatorre eta Jesús Larrañaga
2005: Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García Añoveros y Pedro Luis Uriarte.
2006: Pedro Miguel Etxenike, Iciar Astiasaran eta Andoni Egaña.
2008: Mikel Laboa.
2009: 60ko hamarkadako andereñoak.
2010: Angel Olaran misioilaria.
2013: Nestor Basterretxea (Urrezko plakak: Egin eta Euskaldunon Egunkaria).
2014: Benito Lertxundi (Urrezko plakak: Frankismoan Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria jasan zuten emakumeak eta “Beroa” Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea)
2015: Juan Antonio Urbeltz