Hasi dira Euskal Jaiaren 50. urteurrenerako dantza entseguak

Aurten Eibarko Euskal Jaiaren 50. urteurrena dela eta belaunaldi desberdinetako dantzariak gonbidatu ditugu denok elkarrekin dantza egin dezagun maiatzaren 31an. Iribasko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza egingo ditugu denok batera. Lehen entsegua egin dugu pasan den urtarrilaren 24an. Erantzun bikaina izan zuen deialdiak eta talde ederra elkartu zen lehen entsegurako. Otsailaren 5ean izango dugu hurrengo entsegua, eta ikusita talde handia elkartu dela Mogel-Isasi ikastetxean egingo dira aurreikusitako entsegu guztiak. Hauxe da egutegia:

2015_01-24_Kezka-Euskal-jaia-beteranoen-lehen-ensaioa_1583-r

Larunbatak, 11:00etan

  • urtarrilak 24
  • otsailak 21
  • martxoak 28
  • maiatzak 9
  • maiatzak 23
Ostegunak, 20:00etan

  • otsailak 5
  • martxoak 5
  • apirilak 16
  • maiatzak 14
  • maiatzak 28

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude