Dantza eta ezpatak Arraten 1620an

Arraten ezpata-dantzan aritzen gara urtero irailaren 8an, eta jakin berri dugunez 1620an dantzan hasi eta ezpata borrokan bukatu omen zuten. Lekaio-dantza delakoa zen garaian Arrateko zelaiak dantzaz bustitzen zituena, baina urte horretan dantzaz gain odolak ere izan zuen bere lekua. Olaiz Agirrebeñak ondoko sarreran jasotzen duenez, Elgoibartar gazte talde bat Lekaio-dantza delakoa dantzatzen hasi zen, eibartar baserritar bat hauengana hurbildu eta borroka hasi zenean. Elgoibartar gazteei ez zitzaien gustatu eibartarren parte-hartze nahia eta ezpatak zorrotik atera erasotzen hasi ziren. Dirudienez iskanbilaren erdian zauritu ugari gertatu ziren. Baina zein dantza motak eragin dezake horrelako haserrea? Eta zergatik?

  • Arrate-XVIII-mendeko-grabatua-rek-lekaio-dantzarako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.