Deban Euskal Jaian 50 urte eta gero

1964an Deban, Oargi elkartekoen eskutik, ondorengo urteetan oihartzun handia izango zuen Euskal Jai erraldoia ospatu zen. Herriaren ahotsa entzun arazteko garai zailak ziren eta edozein zirrikitutako aire putza, abertzaletasunak zekarren mendebal bortitzerako bide izaten zen. Hala gertatu zen orduan ere: hiru hamarkadatan ixildutako Euska Jaia berriz kalera atera zuten debarrek euskal nortasunaren aldarrikapen ia politiko bihurturik. Sinbologiaz betetako ekitaldi harek errepikapen are sendoagoa izan zuen hurrengo urtean, eta, 1965eko egitarauak ageri duen bezalaxe, Club Deportivoko dantzarien bidez izan zen eibartarron ordezkaritzarik beste ehunka dantzarien artean.

Baina, ekitaldi haien arrakastaz ohartuta, orduko erregimenak 1966ko hirugarren tentaldia litekeena ezin izan zuen onartu eta Gobernadore Zibilak debekatu egin zuen ospakizuna. Hala, goizean goizetik Debara hurbildutakoek herria poliziaz hartuta aurkitu zuten Asier Sarasuak utzitako beheko argazkian ikus daitekeen bezala. Arrate Kultur Elkarteak Eibarko I. Euskal Jaia antolatua zuen ordurako, eta elkarte horretako lagun talde bat, Maite Aranberri eta Julio Sarasua -Asierren gurasoak- tarteko zirela Deban izan ziren debekatuta 1966ko Euskal Jaia hartan ere, egun haren honako testigantza fotografikoa jasoz.

1966-05-16 Deba-Euskal Jaia_1
Deba, 1966-05-16. Argazkia Asier Sarasuak utzitakoa.

Debekuak debeku, hara joandakoek zer non ospatu aurkitu zutela ikus dezakegu, eta dantzarik behintzat ez zela falta izan.

1966-05-16 Deba-Euskal Jaia_2
Deba, debekatutako Euskal Jai eguneko argazkia, 1966-05-16. Asier Sarasuan bidez eskuratutako argazkia

Joandako irailean, 50 urte eta gero, berriz ere hantxe izan ginen Eibarko ordezkaririk Debako lagunen deiari kasu eginez. 1964 eta 1965eko Euskal Jai gogoangarri haietan elkartutako dantza taldeak berriz batu nahi izan zituzten Debako arduradunek. 30 talde izan baziren lehen, 14 talderekin bete ziren oraingoan Debako kaleak. Batzuek desagertuta, besteak ezinean, erdiek diraugu, ahal den neurrian behintzat, dantzan: Andra Mari (Galdakao), Bihotz Alai (Bilbo), Elai Alai (Portugalete), Gaztedi (Bilbo), Goizaldi (Donostia), Irrintzi Alai (Legorretan), Gure Kai (Deba), San Migel de Arretxinaga-Zerutxu (Markina-Xemein), Tronperri (Durango), Udaberri (Tolosa), Haritz (Elgoibar), Kresala (Ondarroa), Txanpa (Ondarroa) eta Kezkakook, noski.

2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0008 Zintzurra epel epel eginda, Agirre Jauregira erropaz aldatzera eraman gintuzten (Gure Kai dantza taldekoak entsaiatzen duten aretoa hain zuzen ere) Haritzeko lagunekin batera.

2014-09-27_euskal-jaia_Deba_OA 11.19.55

2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0154Lehenengo kaleetan genituen aurreikusiak pare bat saio labur, gero azkenik, zumardiko kioskoaren parean hara hurbildutako talde guztiak elkartu eta elkarrekin errepertorio komun bati kolpe egiteko. Agirre Jauregi ederretik, gero beharko genituen erremintak ahal genituen bezala gainean hartuta Foruen plazara bidean den beste plaza edo zabalune batean gelditu ginen lehenengo. Azkar batean zuntzak luzatu eta giharrak apur bat berotu genituen (ezpata-txiki eta kapitainak batez ere) eta gureari ekin genion. Ezpata txiki laukotea estrenatzen genuen: Luken Aranburu, Eider Agirrebeña, Miren Hazas eta Ander Garitagoitia. Jende larregirik ere gabe begira hasieran baina Jose Miguel Laskurain, Roberto Altzerreka eta Iñaki Baruan txistu, danboril eta atabalen doinuak hasi orduko, laister lortu genuen pasearien atentzioa ematea.

2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0060 2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0076 Gure atzetik, leku berean, Tronperrikoen txanda zen eta dantzari-dantzako zati ederrez gozatu ahal izan genuen.

2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0201 Berea bukatu zutenean, kalejiran Plaza Zaharrerako bidea hartu genuen, ezpata luzeak batzuetan goian besteetan behean genituela, batean pauso motelean, bestetan bixi-bixi. Eliza atari haretara jende gehiago bildua zen eta iturria ia ikusi ere ezin zitekeen egin. Oraingoan Tronperrikoak izan ziren lehenengoak dantzatzen.

2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0269 Durangarrek berea bukatuta beste behin gure ezpata-dantza eman genuen. Leku estu xamarrak bildu bildu eginda dantzatzera behartu gintuen baina eliza atariak, erdiko iturria eta etxeen arteko izkina harek argazki ederra eskeinzen zuen, eta horren gozamenean gustura dantzatu genuen jende ugaria begira genuela.

2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0347 2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0352

2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0362 Amaitzeko alamedako saio bateratua gelditzen zen. Talde guztiei lehen Euskal Jaiko errepertorio bera dantzatzea proposatu zitzaien: agintariena, binangoa, launangoa, zinta dantza, fandangoa eta arin-arina. Guk horietatik zinta-dantza, fandangoa eta arin-arina egin genuen beste taldeekin batera. 14:00ak ingururako, denok bat eginda, esker oneko berbak eta zenbait oroigarriren banaketa izan zen lehendabizi: 50 urteren buruan ordukoaren eta oraingo honen testigu ziren dantza taldeei, eta batez ere, garaiak garai, euskal senaren pizgarrietako adibide garrantzitsu bihurtu zen Euskal Jai haren antolatzaile izan ziren Oargi taldekoei. Latxanbre ondarrutarraren agurrak ireki zuen eguerdiko dantza saioa. 72 urte! sinesten ez zuenik bazen, bai. Batzuok makurtuta eta besteak lepoak luzatuta, konturatu orduko hasi eta bukatu zen dantza saioa.

2014-09-27_euskal-jaia_Deba_OA 13.55.43 2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0590 2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0626 2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0666

Lanak bukatuta beraz, dutxak, eta dutxen atzetik jai giroan falta ezin litezkeen bazkari eta bazkari osteko erromeria.

2014-09-27_euskal-jaia_Deba_OA 18.07.07 Besterik ez zaigu gelditzen, Gure Kaiko lagunei eskerrak eman eta haiekin batera bolondres lanetan jardun duten den deneri ere, zorionik beroena, halako egun bereziaz gozatzeko aukera eman zigutelako. Guk bezain ederto igaroko zutelakoan gaude.

2014-09-27_euskal-jaia_Deba_OA 20.39.20 Hemen Ander Fernandezek Deban ataratako argazki sortak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude