Dantzari, dantzara! Eibarko Euskal Jaiak 50 urte

Datorren maiatzean, Eibarko Euskal Jaiak 50 urte beteko ditu. Bada zer ospatu, eta, horregatik, ekitaldi-programa berezia izango da, eta Euskal Jaian egin ohi dugun dantza-ekitaldia bera ere ez-ohikoa, berezia izango da.

Asko dira dantzan aritzen direnak, eta asko dira belaunaldiz belaunaldi Eibarren dantzan aritu direnak. Urteurrena denon artean ospatu nahi denez, 2015eko maiatzaren 31n, inoiz dantzari aritutakoei berriro plazara dantzara irteteko gonbidapena egin da.

Denok batera egiteko dantza proposatzen da, Eibarren belaunaldi askok dantzatu izan dutena. Iribasko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza dantzatuko dira. Nahi duenarentzat, entsegu-egunak antolatu dira, zenbait larunbat eta ostegunetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko; honako data zehatz hauetan, hain zuzen:

Larunbatak, 11:00etanMogel Isasi ikastetxean

  • urtarrilak 24
  • otsailak 21
  • martxoak 28
  • maiatzak 9
  • maiatzak 23
Ostegunak, 20:00etanMogel Isasi ikastetxean

  • otsailak 5
  • martxoak 5
  • apirilak 16
  • maiatzak 14
  • maiatzak 28

Euskal jaiaren 50. urteurreneko ospakizun eta dantzarako entseguen informazioa jasotzeko izena-emateko hiru aukera:

Gonbita luzatuta dago, beraz. Dantzaria bazara, zatoz dantzara!

Argazkia: Javier Garayalde / Guregipuzkoa.net CC BY-SA

Argazkia: Javier Garayalde / Guregipuzkoa.net CC BY-SA

4 iruzkin “Dantzari, dantzara! Eibarko Euskal Jaiak 50 urte” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude