Confolens-eko Jaialdira goaz Argia dantzari taldearekin

Frantziako Confolens herrian Europako nazioarteko jaialdi entzuentsuenetako bat ospatzen da. Euskal Herriko dantza eta musikei gaualdi bat, inaugurazio ekitaldia, eskainiko dio Confolens-eko jaialdiak aurten, eta Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean 80 musikari, dantzari eta laguntzailek eskainiko dute euskal dantzen ikuskizuna. Tartean Kezka dantza taldeko hamar dantzari izango dira.

besta-berri-ezpata-dantza

Arrateko ezpata-dantza folklore jaialdi handienetako batean

Confolens-eko Theatre des Ribieres-en eskainiko da euskal dantzen emanaldia. Vienne ibaiaren ertzean antolatzen den karpa erraldoi horretan 3000 ikuslerentzat eserlekuak eta 200 metro koadroko eszenatoki handia jartzen dute. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Argia taldearen Besta Berri eta Axeri Boda ikuskizunetako zenbait atal eskainiko dituzte euskal dantzariek. Lehen zatian ezpata-dantzak izango dira protagonista, Iruñeko San Fermin Aldapakoa eta Arrateko ezpata-dantza oinarri hartuta Argiak prestatutako saioa da.

Kezka dantza taldetik hamar dantzari izango dira bertan: Miren Hazas, Joanes Plazaola, Luken Aranburu, Endika Arrillaga, Maite Gonzalez, Maitane Fariñas, Enrike Izagirre, Ainhoa Larrañaga, Josu Garate eta Oier Araolaza. Abuztuaren 12an, gaueko 21:00etan iragarrita dago saioa, eta 20€ balio du sarrerak.

Informazioa: Zortziko jaiotzen ikusi zuen jaialdira, Confolens-era itzuliko da Argia 25 urteren buruan (dantzan.com)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude