Sostoaren San Joanetako kontzertuan

Eibarko Sostoa abesbatzak San Joan festetan eskaini ohi duen kontzertuan parte hartu genuen pasa den ekainaren 21an. Coliseo antzokian egindako emanaldian, dantzak izan ziren Sostoaren emanaldiaren ardatz, hainbat era, jatorri eta estilotako dantzak kantatu zituzten, eta horietako batzuetan dantzatu zuten Kezka dantza taldeko dantzariak. Fandango, arin-arin, biñango eta balsa dantzatu zituzten Oihane Llorente, Maider Otaola, Aiert Ibarbia eta Ander Garitagoitia dantzariek. 30 urte bete berri ditu Sostoa abesbatzak.

Kezkako dantzariak Sostoa abesbatzaren emanaldian, Coliseo antzokia, 2014-06-21. Argazkia: …eta kitto!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude