Pasa den larunbatean, maiatzaren 10ean, Portugaleteko Elai Alai taldeak antolatzen duen Folklore Azokan izan gara beste zenbait talderekin batera eskainitako emanaldian parte hartzen. Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai, Portugaleteko Elai-Alai eta Eibarko Kezka dantza taldeak parte hartu dugu emanaldian.
Portugaleteko El Solar plazan, Ibaizabal ondoan genuela eta zubi eskegia parean, bost taldeon emanaldia burutu zen Folklore Azokaren baitan. Elgoibarko Haritz dantzari taldeak erreberentzia, ezpata-dantza eta neskatxen esku-dantza eskaini zuen. Ondoren, Portugaleteko Elai Alai taldeak larrain-dantza dantzatu zuen. Eibarko Kezka dantza taldeko dantzari eta musikariok Arrateko ezpata-dantza egin genuen. Iruñeko Dugunak San Blas eguneko neskatxen soka-dantza egin zuten. Azkenik, Debako Gure-Kai taldeak San Roke dantza eskaini zuen.
Kezkaren emanaldian, Arrateko ezpata-dantzan, azkendari (ezpata txikiekin aritzen diren barkalariak) lanetan aritu ziren lau dantzariak estreinakoz dantzatu zituzten ezpata-txikiak: Oihane Llorente, Ander Garitagoitia, Miren Hazas eta Jone Saez-ek osatu zuten laukotea. Oier Araolazak gidatutako ezpata luzeen taldean berriz Unai Txurruka, Maite Gonzalez, Egoitz Blanco, Maider Otaola, Enrike Izagirre, Ainhoa Larrañaga, Leire Andikoetxea, Maitane Fariñas, Irati Egiguren, Nerea Ereña, Unai Txurruka, Julene Usobiaga, Endika Arrilaga, Beñat Pildain, Itziar Herrera eta Miren Cid aritu ziren. Musikariak Andoni Altzibar, Jose Migel Laskurain eta Iñaki Barua izan ziren.
Horra Iñaki Zugastik egindako zenbait argazki: