Berreibar Kulturala programa barruan, Korrotik pikutara izeneko ekitaldia izango da ostiral honetan, maiatzaren 9an, Bektokixan. Bertan, euskal dantzaren historia bat, hitzez kontatua eta gorputzez dantzatua eskainiko dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak.
Eibarren hutsik dauden tailerrei erabilera berriak emateko asmoz lanean dihardu Berreibarekimenak, eta horren baitan kokatzen da Berreibar Ekimen Kulturalaren programazioa. BH bizikleta mitikoen lantegia izan zen Beistegi Hermanos-en eraikina egokitu dute kultura jarduerak egiteko, eta Bektokixa izenarekin hainbat jarduera egiten ari dira bertan. OstiraleanKorrotik pikutara hitzaldi-dantzatua eskainiko da bertan.
Korrotik Pikutara Eibarren, Bektokixan (Bittor Sarasketa 7-1 ezkerra)
Maiatzak 9, ostirala, 19:30ean