Krakoviara goaz zaldikoaren erakusketan dantza egitera

Martxoaren 28tik apirilaren 1era Polonian, Krakovian izango gara, bertako Historia Museoak Europako hobby-horse edo zaldikoaren inguruan antolatu duen erakusketan dantzatuko dugu.

Jakina da zaldikoa, zamalzaina edo hobby-horse izeneko pertsonaiaren antzekoak badirela Europa osoan eta baita munduko beste hainbat bazterretan ere. Krakovian ere bada zaldiko famatu bat, Lajkonik izenekoa, eta hiriko sinboloetako bat da herritarrentzat. Tatariar itxurako bizardun batek irudikatzen du, mongoliar aireko jantziak soinean dituena, eta egurrezko zaldikoarekin, Corpus Christi ondoko ostegunean kaleratzen dena.

Krakoviako Historia Museoak Lajkonika abiapuntu hartu eta Europako zaldikoen edo hobby horsen inguruko erakusketa antolatu du, eta martxoaren 31an egingo du inaugurazioa. Museoko langileek kamoia hartu eta Europa osoa korritu dute tokian-tokiko zaldikoak biltzen. Bilboko Euskal Museora ere etorri ziren, zamalzain bat

Lajkonik Krakowa - Izabella Zamojska (Stary Gierałtów)
Arg: Izabella Zamojska (Stary Gierałtów)

jasotzera. Polonia, Errumania, Katalunia, Suitza, Britainia Handia, Indonesia eta Euskal Herriko zaldikoak erakutsiko dituzte The Lajkonik’s World. The Hobby Horse throughout the World erakusketan.

Martxoaren 31an, erakusketaren inaugurazio ofiziala egingo da Krakoviako Historia Museoaren aurrealdean eta bertan izango gara euskal dantzari sorta bat Krakoviako Historia Museoaren eskutik eta Etxepare Institutuaren laguntzarekin. Bertan Lajkonik eta Poloniako beste zaldiko batzuen dantzekin batera, Zuberoako zamaltzaina eta maskaradetako zenbait dantza eta erritual eskainiko ditugu. Maritzuli eta Argia taldeetako Jon Iruretagoiena dantzariak gorpuztuko du zamaltzaina, eta haren ondoan Kezkako dantzari talde batek egingo ditugu enseinari, txerrero, kantiniersa, gathuzain, marexala, kerestu eta pitxu kauteraren lanak. HMaskaradetako zamalzainaren inguruko dantzak eta erritoen emanaldia eskainiko dugu.

Informazioa: The Lajkonik’s World. The Hobby Horse throughout the World (Muzeum Historyczne Miasta Krakowa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude