Hungariatik kaldereroen zartagin hotsak

Euriaren mehatxupean iritsi zitzaizkigun aurtengoan kaldereroak, beste behin, baina hala ere ez zioten metal hotsak ateratzeari utzi eta, abestuz, ongi etorria emateari utzi.

2014-02-28_kaldereroak-eibar_8068_IZ

Urkizun batu ginen ohiko dugun legez; zartagin, kazola, mailu, pandero eta eztarriz kaldereroan konpartsan parte hartu nahi izan zuen oro. Euriaren mehatxueri entzungor, zortzirak jo eta, Ustekabe txarangaren erritmora eta Jose Miguel Laskurainen burruntzaliaren gidaritzapean, martxan jarri zen konpartsa. Eguraldiak lagundu ez arren, kalderero talde ederra ikus zitekeen Arragueta kalean gora, eta Toribio Etxeberriara bidean ikusleak ezker-eskuin. Ibilbidearen erdiak eginda hartza eta hezitzailea batu zitzaizkion konpartsari.

2014-02-28_kaldereroak-eibar_8081_IZ

Deporren parera iritsita geldialditxo bat egin zuen taldeak dantzaren bat edo beste emateko baina, euria bera omen dantzarako gogoz eta korrika Untzagako karparaino mugiarazi gintuen arineketan.

2014-02-28_kaldereroak-eibar_8096_IZ

Ozta-ozta kabitzen ziren kalderero guztiak karpapean, Ustekabekoak, ikusleak eta seme-alaberi argazkiak egiten ahalegintzen ziren guraso tematiak. Kaldereroek kantuan jarraitu zuten bertan eta hartzaren ikaraldiren bat edo besteren artean hungariar dantza eta israeldar dantza dantzatu zituzten.

2014-02-28_kaldereroak-eibar_8191_IZ

Karnabaletako pregoiaren ostean irradaka bat eta atzetik  kauteren dantza eman ziren hartzaren inguruan. Dantzaren bukaeran hartza hil eta karpatik atera zuten kauterek. Berriz datorren urtean piztuko delako esperantzarekin, Kezkako kalderererook Deporreko izkinan tradiziozko argazkia egin genuen.

2014-02-28_kaldereroak-eibar_8217_IZ

Hona hemen Iñaki Zugastiren argazki gehiago ikusi eta, nahi duenak, jeisteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude