Besta Berri Gasteizen eta Iruñean datozen asteotan

Urte berria estreinatu eta baditugu zenbait emanaldi datozen asteotan. Larunbat honetan, urtarrilak 4, Gasteizen, Principal Antzokian (20:30) eskainiko dugu Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Besta Berri ikuskizuna.

Otsailaren 1ean berriz, (larunbata, 20:00) Iruñean, Baluarten izango gara. Lehen aldia izango da Baluarteko eszenatokia zapalduko dugula, eta Besta Berri berezia izango da, Aunitz Urtez-erako prestatutako Iruñea eta Arrateko ezpata-dantzen sinbiosia errepikatuko baitugu bertan.

2011-10-16_Aunitz-Urtez-Arriaga-IZ-6768_r

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude