Iruñeko Baluarten dantzatuko dugu Besta Berri otsailaren 1ean
Datorren otsailaren1ean, Iruñean, Baluarten dantzatuko dugu Argia dantzari taldearen eta Juan Antonio Urbeltzen Besta Berri ikuskizunarekin. Duguna, Argia, Maritzuli, Haritz, Urki, Arkaitz, Xinkako, Gure-Kai eta Kezka dantza taldeetako 100 dantzari, musikari eta laguntzaileren artean egiten dugu Besta Berri. Horrelako talde zabala koordinatu eta bakoitza, dagokion unean dagokion tokian izatea bakarrik milagro txiki bat izaten da, bakar bakarrik parte hartzaile guztien inplikaziotik lortzen dena.
Operak, orkestrak eta sona handiko ekitaldiak ageri dira Baluarteko programan, eta Eibarko dantzariok pozik egingo ditugu bertan gure dantzak, Arrateko ezpata-dantza tarteko, beste batzuetan gure herriko auzoetan (Santa Kurutzen edo Goimendin, adibidez) dantzatzen dugun ilusio berarekin.
- Besta Berri (Baluarte)