Dantza Coliseoan: Aracaladanza: Constelaciones

Aracaladanza: Constelaciones

2013ko urriak 5, larunbata, 17:00etan

Margolari koloretsu eta irudimentsu batek inspiratutako ikuskizunarekin dator oraingoan Aracaladanza konpainia. Joan Miro-ren mundu koloretsu eta jostalariak goitik behera bustitako dantza ikuskizuna da Constelaciones. Irudimena errealitatea eraldatzeko tresna boteretsua dela sinesten du Aracaladanzak eta Joan Miroren irudimen harrigarria dantzan jarri du oraingoan.

Enrique Cabrerak sortu zuen 1994. urtean Aracaladanza konpainia, eta ordutik dantza eta arte eszenikoen alorrean erreferentzia saihestezina bihurtu da konpainia honen lana. Heldu, gazte zein umeentzat egindako lanek arrakastaz bete dituzte mundu osoko antzokiak. 2011an Aracaladanzaren Nubes ikusgarria izan genuen Eibarren, eta liluratuta atera ziren emanaldira hurbildutakoak.

Aracaladanza: Constelaciones

  • Zuzendaria: Enrique Cabrera
  • Koreografia: Aracaladanza
  • Dantzariak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza, Jonatan de Luis, Jimena Trueba Toca.
  • Musika: Mariano Lozano P. Ramos, Luis Miguel Cobo.
  • Jantziak: Elisa Sanz
  • Eszenografia eta atrezzoa: Elisa Sanz / Ricardo Vergne

Iraupena: 50 minutu.
Aracaladanza: Constelaciones
2013ko urriak 5, larunbata, 17:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 8 €

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude