Nestor Basterretxea, Euskaldunon Egunkaria eta Egin omendu ditu bart Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez. Eta ohi bezala, ezpata-dantza egin dugun ekitaldian. Gipuzkoako hainbat herritako ezpata-dantzariak bildu ginen Gipuzkoa plazan ezpata-dantza bakarra osatuz.
Andoaingo Urki, Tolosako Udaberri, Añorgako Arkaitz, Beasaingo Aurtzaka, Debako Gure-Kai, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariak, Eibarko Usartza txistulari taldeko musikariak, eta Donostiako Argia dantzari taldearen zuzendaritzarekin osatu dugu ezpata-dantza.
Omendu, gonbidatu eta ikusle artean, jendetza bildu da Diputazioaren aurrealdean, eta tarte batzuetan lekuz justu xamar ibili bagara ere, horrek berak berotasuna eman dio dantzari. Omenduen aurrean ezpata-dantza dantzatu dugun unean ikusmin handia sortu da, eta une hunkigarria izan da. Ondoren, Diputazioko ate nagusiaren aurrean egindako zubitik pasaz sartu dira jauregira omendu eta gonbidatuak.
Kezkakoontzat oso polita izan da omenduen artean gure taldeko txistularia izandako bat ikustea. Iñaki Iriondo Kezka dantza taldeko kidea izan zen hainbat urtez. Egin-eko erredakzio buru izan zen Iñaki eta itxitako egunkariaren ordezkaria eta hizlaria izan da ekitaldian.
Hona hemen parte hartu duten dantzarien zerrenda. Ezpata luzeekin: Ane Astigarraga, Larraitz Zialzeta, Carlos Gomez, Ainara Aizpurua, Aiora Arregi, Ane Egibar, Sergio Garcia, Andoni Alonso, Koldo Antolinez, Jon Arregi, Aritz Brosa, Garazi Artetxe, Xabier Artola, Julen Uranga, Miren Izagirre, Ilazki Azaldegi, Izar Sarriegi, Amaia Albisu, Josune Arakistain, Larraitz Ostolaza, Eider Aldalur, Iera Larrañaga, Olaia Gabirondo, Jon Barruetabeña, Egoitz Blanco, Enrike Izagirre, Ander Garitagoitia eta Oihane Llorente. Ezpata txikiekin aritu diren azkendariak: Jokin Otamendi, Joseba Astarbe, Irati Kortabitarte eta Garikoitz Otamendi. Gidaria: Josu Garate. Buruzagia: Oier Araolaza. Txistulariak: Enrike Montero, Elena Perez, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo
Berrian, ekitaldiari buruz argitaratutako bideoan ezpata-dantza ageri da ia-osorik. Iñaki Zugastik, Arantza Uriguenek eta Iker Lazpitak egindako argazkiak:
- Ezpata-dantza Urrezko Domina 2013 [argazkiak]