Dantza Coliseoan: Dantzaz: Arte-an

Dantzaz: Arte-an
2012ko urriak 5, ostirala, 20:30ean

Dantzaz konpainiak Arte-an izeneko lan berria ekarriko du Eibarrera urriaren 5ean. Itzik Galili sortzailearen bi pieza biltzen ditu ikuskizuna. Batetik, Earth apples arrakastatsua, eta bestetik, sortze lan berri bat, Flash deluxe, Donostiako konpainiaren eskutik taularatu dena lehen aldiz. Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen handiko melodia du oinarri lan honek.


Dantzaz konpainia 2012. A place between (Lukas Timulak). Argazkia: Usoz.

Horiekin batera, ibilbide interesgarria egiten ari den koreografo gazte baten lana eskainiko du Dantzaz-ek. Lukas Timulak eslovakiarrak gailurra jo du munduko konpainia  onentsuena den Nederland Dans Theaterean eta berak sortutako A place between lana eskainiko du konpainiak. Bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere. Beti baikaude erdibidean.

 

Dantzaz: Arte-an
2012ko urriak 5, ostirala, 20:30ean
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude