Larunbatean, Arrateko Amaren dantzak Arraten

Irailean sartu eta begi bistan dugu Arrateko festa handia. Irailaren 8a larunbata egokitu da aurten, eta beraz, aste barruan lan eta ikasketa kontuak direla eta etorri ezinda geratzen diren zenbaitek aurten aprobetxatuko du. Ondorioz, ezpata-dantzarien taldea orain arteko handiena izango da. 50 lagunetik gora izango gara ezpata-dantzan.

2011-09-08_Arrate-FL-7198

Gonbidatuak

Urtero gonbidatu bereziak izaten ditugu Arraten eta aurten ere halaxe izango da. Galdakaoko Soiartze Artetxe, Tolosako Fernando Rojo eta Zarauzko Xabier Etxabe izango dira 2012ko Arrateko dantzarien kofradiako gonbidatu bereziak. Horiekin batera, aurreko urteetan izan diren zenbait gonbidatu, kofradiako kide direnak gaur egun, izango ditugu Arraten.

2011-09-08_Arrate_IZ_2857

Entseguak

Gaur hasi eta osteguna bitartean izango dira Arrateko dantzak prestatzeko azken ensaioak. Astelehena 3, Altzubarreneko frontoian ezpata-dantza prestatzen arituko gara. Ezpata-dantzari asko izango garenez, zerbait berezia izango da aurten eta horri erreperatuko diogu gaur. Bihar, asteartea 4, bakarlarien eta trokeo-dantzen ensaioa egingo dugu Portalea kultur etxean. Ostegunean, irailaren 6an, entsegu nagusia Arraten bertan izango da, Usartza txistulari taldeko musikariek lagunduta.

2011-09-08_Arrate-FL-7371

Arrate eguneko egitaraua

Arratietako egitaraua Ego Ibarraren gunean ikus dezakezue, eta Arrateko dantzei zehazki dagokiena hauxe da:

11:00etako meza nagusian ezpata-dantza
12:00etan, prozesioan ezpata-dantza
12:30ean Arrateko Amaren dantzak Arrateko zelaian, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude