Hileko artxiboak: iraila 2012

Dantza Coliseoan: Kukai-Tanttaka: 1937, Gogoaren bidezidorretatik

Kukai-Tanttaka: 1937, Gogoaren bidezidorretatik
2012ko irailak 21, ostirala, 20:30ean

1937ko bonbardaketen urteurreneko ekitaldien programan, Bakea eta Kulturen Urtearen egitarauan eskainiko dute Kukai dantza konpainiak eta Tanttaka antzerki taldeakj Eibarko Coliseo antzokian 1937, Gogoaren bidezidorretatik dantza ikuskizuna.

Euskal Herria suntsitzen ari zen gerratik ihesi, barkuan sartu eta erbestera bidali zituzten milaka umeen istorian oinarritzen da obra hau. Haur haietako zazpiren historia kontatzen da, tristura eta mina, baina baita bizipoza ere dantzaren bidez adieraziz.

Mireia Gabilondoren zuzendaritza, Juan Mari Beltranen musika eta Jon Mayaren koreografiak gorpuzten dute 1937, Gogoaren bidezidorretatik lana. 2002. urtean estreinatu zen ikuskizun hau eta harrezkero hamaika antzoki eta herritan ikusi ahal izan da, baita Eibarren ere, 2004an hain zuzen ere, Antzerki Jardunaldien baitan. 8 urte beranduago berriz ere Eibarren ikusi ahal izango da 1937, Gogoaren bidezidorretatik.

Fitxa teknikoa

  • Gidoia eta zuzendaria: Mireia Gabilondo.
  • Koreografia: Jon Maya.
  • Musika: Juan M.Beltran.
  • Dantzariak: Jon Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Alain Maya, Ibon Huarte, Nerea Vesga y Vanesa Castaño.

Kukai-Tanttaka: 1937, Gogoaren bidezidorretatik
2012ko irailak 21, ostirala, 20:30ean
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 10

Larunbatean, Arrateko Amaren dantzak Arraten

Irailean sartu eta begi bistan dugu Arrateko festa handia. Irailaren 8a larunbata egokitu da aurten, eta beraz, aste barruan lan eta ikasketa kontuak direla eta etorri ezinda geratzen diren zenbaitek aurten aprobetxatuko du. Ondorioz, ezpata-dantzarien taldea orain arteko handiena izango da. 50 lagunetik gora izango gara ezpata-dantzan.

2011-09-08_Arrate-FL-7198

Gonbidatuak

Urtero gonbidatu bereziak izaten ditugu Arraten eta aurten ere halaxe izango da. Galdakaoko Soiartze Artetxe, Tolosako Fernando Rojo eta Zarauzko Xabier Etxabe izango dira 2012ko Arrateko dantzarien kofradiako gonbidatu bereziak. Horiekin batera, aurreko urteetan izan diren zenbait gonbidatu, kofradiako kide direnak gaur egun, izango ditugu Arraten.

2011-09-08_Arrate_IZ_2857

Entseguak

Gaur hasi eta osteguna bitartean izango dira Arrateko dantzak prestatzeko azken ensaioak. Astelehena 3, Altzubarreneko frontoian ezpata-dantza prestatzen arituko gara. Ezpata-dantzari asko izango garenez, zerbait berezia izango da aurten eta horri erreperatuko diogu gaur. Bihar, asteartea 4, bakarlarien eta trokeo-dantzen ensaioa egingo dugu Portalea kultur etxean. Ostegunean, irailaren 6an, entsegu nagusia Arraten bertan izango da, Usartza txistulari taldeko musikariek lagunduta.

2011-09-08_Arrate-FL-7371

Arrate eguneko egitaraua

Arratietako egitaraua Ego Ibarraren gunean ikus dezakezue, eta Arrateko dantzei zehazki dagokiena hauxe da:

11:00etako meza nagusian ezpata-dantza
12:00etan, prozesioan ezpata-dantza
12:30ean Arrateko Amaren dantzak Arrateko zelaian, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak.