Pasa den uztailaren 21ean, Portugaleteko Nazioarteko folklore jaialdiaren hasiera ekitaldian aurketu da Argia dantzari taldearen Aunitz Urtez ikuskizuna Elai-Alai taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Argia, Duguna, Haritz eta Kezka taldeetako dantzariek parte hartu dugu emanaldian.
Iruñeko Aldapako San Fermin eta Eibarko Arrateko ezpata-dantzak bat egiten dute Aunitz Urtez ikusgarrian. Irradaka, Durangaldeko erregelak, fandango eta arin-arina, kadrileak, mutil-dantzak, soka-dantza eta ingurutxoa, zazpi ahuntzen dantza, Erronkariko ttun-ttuna eta Jaurrietako emakumeen dantzak osatzen dute ikuskizuna.
Portugaleteko San Roke plaza ederki egokitu zuten Elai-Alaiko lagunek, eta nazioarteko folklore jaialdi ederraren lehen ekinaldia ikusteko bete-bete egindako armailen aurrean dantza egiteko aukera izan dugu. Zorionak Elai-Alai eta Aunitz Urtez!
Iñaki Zugastik egindako argazki sorta hemen: