Bonbardaketen 75. urteurreneko ekitaldien artean, Biharamuneko Soka-dantza izeneko ekitaldia ospatu zen Eibarren pasa den apirilaren 21ean. Euskal dantzaren alorreko ehun ordezkari inguru bildu ziren Eibarko udaletxean, eta Euskal Dantzaren Adierazpen sinatu zuten bertan.
Ondoren, Usartza txistulari taldearen doinura eta Kezkako dantzariek gidatuta, soka-dantza, Biharamuneko soka-dantza dantzatu zen Udaletxeko patioan (kanpoan euria ari zuen).
Ekitaldiaren inguruko xehetasunak Biharamuneko soka-dantza blogean aurki ditzakezue, eta Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzeko aukera ere dago bertan.