Usartzako txistulariak (Jose Migel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo) musikaren ardurapean eta Kezkako dantzariak (Irati Kortabitarte, Ainhoa Larrañaga, Esther Kareaga eta Oihane Llorente) dantza gidatuz, burutu zen pasa den maiatzaren 6ean soka-dantza Santa Kurutz auzoan. Sokan Mandiola eta Gorostako baserritarrak, eta Santa Kurutzeko jaietara hurbildutako zenbait kaletar.
Aurrekontuen murrizketen ondorioz Udaleko diru-laguntzak ia-hutsean geratu zaizkio Santa Kurutzekofesta batzordeari. Hala ere, lan handia eginda eta betiko crowfunding-arekin (aurten gazta baten pisua asmatzeko zozketa polita antolatu dute) aurrera atera dituzte aurten ere.
Beste askok bezala, bere ekarpena (dantza emanaldia) dohain egin du Kezkak. Gogorazi behar da, diru-laguntzak murrizterakoan, diru-iturri zuzenak eta ez-zuzenak ere eteten direla kulturarako. Diru-laguntza gutxiago eta lehen kobratzen ziren emanaldiak ezin kobratu.
Iñaki Zugastik egindako argazki sorta zabalagoa hemen: