Koko-dantzak Rocca Grimaldara bidean

Gaur arratsaldean abiatuko da Kezka dantza taldeko “koko-dantzak Roccara” espedizioa Italiaruntz. Asteburuan Rocca Grimaldan izango gara, bertan ospatzen den La Lachera inauterian koko-dantzak aurkezten.

Piamonteko herri txiki bat da Rocca, eta izenari ohore egiten dio, haitz handi batean magalean eraikitako herria baita. Inauteri tradizionala, zahar eta eder bat ospatzen da bertan, La Lachera. Gaur bertan,  ostiralean, abiatu dituzte La Lacherako ekitaldiak, eta igandera bitartean iraungo dute.

Lache, Trapulin edo ezkonberriak pertsonaiek parte hartuz, etxez-etxe ibiltzen dira La Lacherako pertsonaiak dantzan eta eskean. Igandean izango da ekitaldi nagusia Rocca Grimaldan. Egun horretan herriak dituen biztanleak bikoiztu egiten dira kanpotik etorritakoekin. Kalejira eta dantza festa horretan eskainiko ditu Kezka dantza taldeak Eibarko koko-dantzak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude