Behin loa berreskuratuta, Iñaki Zugastik egindako argazki aurrerapena hemen.
Hotz galanta pasa dugu Italian, baina ederra zegoen benetan Rocca Grimalda eta haren inguruak elurrak zurituta.
Bidaia primeran joan da. Uste baino errazago egin dugu joan-etorria, ederki ostatatu gaituzte Ovadako hotelean, bapo jan dugu garbantzu, farinata, pasta eta abarrekin lepo egin arte, eta dantzan eta festan gozatu dugu, bai koko-dantzetan eta baita courante eta schottis-etan ere.
Frakaso txiki bat izan dugu hala ere… Pum-ba-pum-ba-pum-ba-pa eta Lou temp de l’amorosa, Italianoz kantu bat beraientzat propioa horrelako mimoarekin prestatu, eta gero, estimatu ez! Aiiii……
Ikusi ditugu Nafarroa Beherekoak diruditen dantzariak, ikusi dugu Miel Otxin-en kopia sutan kiskaltzen eta ikasi dugu “La Lachera” hori “La Lakera” ahozkatzen dela…
Aurrerago egingo dugu kronika txukunagoa. Oraingoan argazki adelanto honekin konformatu behar.