Koko-jantzien erakusketa Armagintza Museoan

Bihar inauguratuko dugu Eibarko Armagintza Museoan Koko-dantzen inguruko erakusketa. Poliki-poliki Portalea Kultur Etxeko bosgarren solairura igotzen ari dira koko-dantzari eta koko-marruak, eta mamarru, burburixo, masusta eta aixerixak beren tokia hartzen dira Museoan.

Abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra irekita izango da erakusketa, museoaren ohiko ordutegian, hau da, asteazkenetik larunbatera, 16:00etatik 20:00etara, eta igandetan goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Koko-marruak: Koko-jantzien erakusketa

  • Tokia: Eibarko Armagintzaren Museoa
  • Irekiera: 2011ko abenduak 15, osteguna, 19:00etan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude