Pasa den urriaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako Aunitz Urtez ikuskizunaren argazki-kronikaren lehen kapitulua. Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldeko dantza-maisuen zuzendaritzapean, Donostiako Argia, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka taldeko dantzariak aritu ziren eskenatokian.
Ohi bezala, Iñaki Zugastik argazki sorta ederra egin du eta zatika joango gara argitaratzen. Hasteko ezpata-dantzen inguruko argazki batzuk sareratzen hasiko gara. Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantzak bat egin zuten Arriagako eszenatokian. Ezpata-dantza hauen ohiko lekua plaza, kalea edo zelaia bada ere, Urbeltzek eszenatokirako egokitu eta bi ezpata-dantzak ederki lotu zituen.
- Aunitz Urtez 2011 [argazkiak]