Arrateko ezpata-dantza Bilboko Arriaga antzokian

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Aunitz Urtez ikuskizun berria aurkeztuko du Argia dantzari taldeak igandean, urriaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian. Aunitz Urtez ikuskizunean Arrateko ezpata-dantza eskainiko da, Iruñeko ezpata-dantzarekin batera.

Ezpata-dantzak, aunitz-urtez-kartela-arriaga-2011 irradakak, soka-dantzak eta ingurutxoak izango dira Aunitz Urtez ikuskizun berriaren osagai nagusiak. Azken urteotan Urbeltz beraren eta Argiako dantza-maisuen laguntzaren plazaratu diren Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantzak bat egingo dute Arriagako eszenatokian.

Ohi bezala, Donostiako Argiako dantzariekin batera Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta AUNITZ-URTEZ-KARTELA_01 Eibarko Kezka dantza taldeetako dantzariek parte hartuko dute Argiaren ikuskizun berrian. Eibarko Kezka dantza taldetik 16 dantzarik parte hartuko dute Arriagako emanaldian: Irati Kortabitarte, Luken Aranburu, Aiert Ibarbia, Josu Garate, Oier Ibarbia, Ekhi Zugasti, Enrike Izagirre, Oihane Llorente, Esther Kareaga, Joseba Aranzabal, Zuriñe Torre, Unai Txurruka, Olaia Gabirondo, Izaskun Alberdi, Ainhoa Larrañaga eta Oier Araolaza.

Aunitz Urtez
Juan Antonio Urbeltz
Argia, Duguna, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Bilboko Arriaga Antzokia
2011ko Urriak 11, igandea, 19:00etan
Sarrera salmenta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude