Hileko artxiboak: abuztua 2011

Arrate 2010 akorduan, 2011ko dantzak iritsi aurretik

2011ko Arrateko Amaren dantzak gertu ditugu, baina aurretik, 2010eko kronika egin nahi genuke. Izan ere, komunikabideetan ekitaldiak izandako oihartzunaren berri eman genuen, baina iragarritako argazki eta kronika ez ziren argitaratu, eta bada ordua zorra kitatzeko.

Pasa den 2010eko irailaren 8an, seigarren urtez egin genituen Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak Arraten bertan. Bost gonbidatu berezi izan genituen ekitaldi horretan:

  • Fernando Aristizabal. Argia dantzari taldeko dantzaria eta dantza-maisua.
  • Ion Olano. Tolosako Udaberri dantza taldeko dantzaria izana, Tolosako bordon-dantzan buruzagi lanak bete ditu urte askoan.
  • Andoni Iriondo. Debako Gure-Kai dantza taldeko arduraduna eta bertako San Roke dantzan dantzari, buruzagi eta sustatzailea azken 20 urteotan.
  • Lisa eta Enrike Corcostegui. Renoko (Nevada, AEB) Zenbat Gara dantza taldeko dantzari eta zuzendariak.

Arrate 2010 argazki-kronika

Ohi bezala, Arrateko udalekuan jantzi eta taldeko argazkia eginez hasi zen dantzarion eguna Arraten. Hogeitamazazpi dantzari elkartu ginen ezpata-dantza eta trokeo-dantzak egiteko prest.
2010-09-08_Arrate_FL_4444

Gonbidatu eta bakarlarien argazkia Arrateko baselizaren aurrean. Ezkerretik hasita: Enrike Corcostegui, Lisa Corcostegui, Fernando Aristizabal, Andoni Iriondo, Ion Olano eta Josu Garate.2010-09-08_Arrate_FL_4454

Hamaiketako mezan, ezpata-dantza elizara sartzen.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2297

Lisa Corcostegui eta Andoni Iriondo Arrateko Amaren aurrean ezpata-dantza dantzatzen.2010-09-08_Arrate_FL_4481

Meza bukaeran, prozesioa, Usartzako txistulariek lagunduta.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2344 2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2352

Salbea kantatzen Eibarri begira.

2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2371

Eta prozesio bukaeran, ezpata-dantza berriz, Ama Birjinaren aurrean. 2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2395

2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2414

Ezpata-dantzari taldea Arrateko zelaira sartzen.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2430

Arrateko ezpata-dantza zelaian.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2466_lisa 2010-09-08_Arrate_FL_4724

Behin ezpata-dantza bukatuta, trokeo-dantzen txanda. Makila txikien dantzan Enrike Corcosteguik egin zuen buruzagi zortzikoa.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2513

Makila txikien jokoa:2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2521

Makil handien dantzaren buruzagi zortzikoa Fernando Aristizabalek dantzatu zuen.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2541

2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2554

Hirugarren buruzagi zortzikoa, brokel-makilenaren zortzikoa Ion Olanok dantzatu zuen. 2010-09-08_Arrate_FL_4805

2010-09-08_Arrate_FL_4821

Behin trokeo-dantzak bukatuta, ezpatak hartu berriz eta iriarenarekin eta iruñeko dianarekin atera ziren dantzariak zelaitik.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2597

Ohi bezala, bazkalostean, eskertzak eta liburuan sinadurak egin genituen.2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2696

2010-09-08_Arrate-Eguna-IZ-2723

Mila esker gonbidatuei, baita dantzaldian parte hartu zuten beste urte batzuetakoei ere, eta oro har, Arrateko dantzarien kofradiako kide guztiei. Irailaren 8an Arraten elkar ikusiko dugu berriz.