Hileko artxiboak: azaroa 2010

Sasikartia Errusian eta Koko-dantzak OIartzunera (izpirituz)

2009-02-14_Koko-dantzak-taldeka_FR_(175) Stavropol Krai aldean ibili jaku Sasikartia azken egunotan. Ez da berak esan dabalako, periodikuan ikusita jakin dogu eta.

Kislovodsk-en (hegoaldeko urak…) egon omen da. Errusiaraino zertara juan dan, eta exaktamente zer negozio euki dituan han ez dakigu, baina gauza onik ez, hori seguro.

Azpiko erretratuan Medvedev-ekin berbetan ageri da. Eta bateonbatek ez badaki zein da Medvedev, ba guk bez… Eta inork badaki esan deixala.

2010-11-10_DV_francotiradores-sasikartia

Koko-dantzak Oiartzunen (izpiritua)

Bestalde, datorren asteburuan, larunbatean, Oiartzunen izango dira Eibarko koko-dantzak. Bueno, beraiek hezur-haragitan edo trapu-hezurretan ez.

Inauterien inguruko jardunaldiak ospatuko dira Herri Musikaren Txokoan eta besteak beste koko-dantzen erditze prozesua eta ondoren etorri diren komeriak kontatzera gonbidatu gaituzte.

Eirek bideo polita prestatu du (ea datorren astean sareratzen dugun, Oiartzunen premier mundiala egin ondoren) eta Oierrek zerbait kontatu beharko du, Iñaki, Felipe eta Fernandon argazkiak erakusten dituen bitartean.

Inauterien joan-etorria
Herri Musikaren Txokoa (Oiartzun)
2010ko azaroak 27

Axuri-beltzarekin Arriaga antzokian izango gara igandean

Juan Antonio Urbeltz-en zuzendaritzapean Argia dantzari taldearen Axuri-beltza ikuskizuan Bilboko Arriaga antzokian eskainiko da igandean. Argia, Duguna eta Haritz taldeetako dantzariekin batera Kezkako 20 dantzari izango gara igandean Arriagan.

Orain urte-bete, 2009ko abenduaren 4an, eskaini zen lehen aldiz Axuri-beltza ikuskizuna Donostian, Victoria Eugenia antzokian. Jaialdi berezia izan zen, 40 urte lehenago Argiak bir-sortutako lehen dantza, Jaurrietako axuri-beltza gogorarazi nahi zuena, eta ordutik gaur egunera egindako ibilbidean bildutako beste ale batzuk jasotzen zituena.

Axuri-beltza

2010eko Azaroak 14, igandea,
Arratsaldeko 19:00etan
Bilboko Arriaga antzokian

Sarrera salmenta

Santamaria de Danza Coliseo antzokian

Juan Carlos Santamariak zuzentzen duen Santamaria de Danza konpainiak emanaldia eskainiko du Eibarko Coliseo antzokian datorren azaroaren 26an. “Programa mixto” bat eskainiko du Santamariak Eibarren, besteak beste “Aire de Corte” piezarekin borobilduko dena. Juan Carlos Santamaria koreografo donostiarrak Espainiako Dantza Sorkuntza Saria  jaso zuen 2008an.

Juan Carlos Santamariak sortutako bi koreografia garaikidek osatzen dute ikuskizuna. Barrokora hurbilduko gaitu lan batek eta Berpizkundera besteak. Barroko garaiko oinu ederren hautaketa bat izango da baten oinarrian, eta Antonio Cabezon konpositorearen lana izango da Errenazimenduko piezaren soinu banda. Burgos-en jaio zen Cabezon, orain dela 500  urte hain zuzen ere, eta Europako gortean garai horretan izan zen musikagile garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bi aro artistiko, gaur egungo dantza akademiko distiratsuarekin  elkartzen direnak, gorputzaren domeinua eta estetikak denboraren hesia gainditzen duten esparruan.



I. Zatia: Aire Barroko

  • Musikas: Vivaldi, Pergolesi, Monteverdi, Dowland, Victoria, Handel, Marcelo, Purcell.
  • Eszenaratzea: J. C. Santamaria

 

II. Zatia: Aire de Corte

  • Musika: Antonio de CABEZON
  • Eszenaratzea: J. C. Santamaria

 

Dantzariak

  • Aida Badia
  • Elena Salazar
  • Marilu Campo
  • Eva Nazareth
  • Carlos Ugarriza Crespo
  • Manuel Garzón Albarrán
  • José Carlos Cirera
  • Christian Alessandria

 Iraupena: 1:20 (15 minutuko atsedena).

Santamaria Compañia de Danza

  • Zuzendaritza eta koreografia: Juan Carlos Santamaria
  • Dantzariak: Aida Badia, Elena Salazar, Marilu Campo, Eva Nazaret, Carlos Ugarriza Crespo, Manuel Garzon Albarran, Jose Carlos Cirera, Christian Alesandria
  • Zuzendari-laguntzailea: Christian Alessandria
  • Maisu-errepetidorea: Philippe Vivenot
  • Errejidorea: Santiago Alvarez
  • Teknika-burua: Joaquin Osuna
  • Makinara: Javier Santamaria
  • Jantzitegia: Talleres el Tesoro Esther Pozo Amarillo
  • Eszenografia: Escenografias Campto.
  • Irudia eta soinua: Fabian Mateo
  • Banaketa: Begoña Rodriguez

Juan Carlos Santamaria (Donostia, 1964)

Espainiako Dantza Sorkuntza Saria (2008)

Koreografoa eta dantza-maisua, gorputzaren askatasuna bilatzen du bere lanean, musika eta mugimenduaren arnasaren bidez. Bere balletak besteak beste honako antzokietan eskaini dira: Teatro de la Zarzuela, Teatro Albeniz (Madril), Calderón de la Barca (Valladolid), Victoria Eugenia (Donostia), Euskalduna Jauregia (Bilbo), García Lorca (La Habana), Teatro Principal de Limassol (Chipre), Teatro Kremlin (Mosku),…

Donostian jaio zen, baina bere lehen kontaktua dantzarekin Valladolid-en, Castiella de Cabezon de Pisuerga folklore taldearekin izan zituen, bertan pasa baitzuen bere haurtzaroko eta gaztaroko zati handiena. Hamasei urterekin Valladolid-eko Dantza Eskola deskubritu zuen, eta bere zuzendari Mariemma-ren bidez ikasketa profesionalak hasi zituen. Carmen Roche eta Victor Ullatek zuzendutako Ballet Nacional Clasico-ko Eskolarako beka eskuratu zuen eta 1986an Espainiako Ballet Klasiko Nazionalean sartu zen (gaur egun, Compañía Nacional de Danza). Bertan María de Ávila, Maya Plisetskaya eta Nacho Duatoren zuzendaritzapean dantzatu zuen.

Sei urtez dantzari aritu ondoren, koreografo eta dantza-maisu lanetan hasi zen, Valladolid-eko Dantza Eskolan lehenengo, eta 1993an Madrileko Dantza Kontserbatorio Profesionaleko irakasle izatera pasa zen. Garai horretan sortutako hainbat lanekin kritika eta ikusle arrakasta eskuratu ditu.

1998an bere konpainia propioa sortu zuen: Santamaría Compañía de Danza.

2006an, Burgos-en sortu berria zen, Gaztela eta Leongo Dantza Eskola Profesionaleko zuzendari izendatu zuten. 2010ean, Valladolid-eko eskolaren zuzendaritza gehitu zion aurreko lanari, eta bertan Dantza klasikoa eta espainiarra irakasten ditu, eta bere menpe ditu hiruregoi irakasle.

Koreografo moduan, bere konpainiarekin egindako lanaz gain, beste zenbait konpainia garrantzitsurentzat egin ditu lanak.

 


Santamaria de Danza

Aire de Corte

  • Eibar, Coliseo Antzokia
  • 2010eko azaroaren 26an, 20:30ean.
  • Sarrerak