Bost gonbidatu izango ditugu aurten Arrateko dantzetan

Datorren irailaren 8an, asteazkenean, Ama Birjinaren eguna eta haren omenezko erromeria ospatuko da berriz ere Arraten. Seigarren urtez Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak egingo ditugu, eta aurten ere gonbidatu bereziak izango ditugu Arrateko Amaren dantzetan bakarlari lanak betetzen. Hauek dira aurtengo bost gonbidatu bereziak:

  • Fernando Aristizabal. Argia dantzari taldeko dantzaria eta dantza-maisua.
  • Ion Olano. Tolosako Udaberri dantza taldeko dantzaria izana, Tolosako bordon-dantzan buruzagi lanak bete ditu urte askoan.
  • Andoni Iriondo. Debako Gure-Kai dantza taldeko arduraduna eta bertako San Roke dantzan dantzari, buruzagi eta sustatzailea azken 20 urteotan.
  • Lisa eta Enrike Corcostegui. Renoko (Nevada, AEB) Zenbat Gara dantza taldeko dantzari eta zuzendariak.

Egitaraua eta ordutegia

11:00 Ezpata-dantzarien taldeko argazkia
11:30 Ezpata-dantza meza nagusian
12.00 Prozesioa trikitilari, txistulari eta ezpata-dantzariek lagunduta.
12.30 Ezpata-dantza Ama Birjinaren aurrean elizako atarian
12.35 Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantza zelaian

Ondoren bazkaria eta erromeria.
2009-09-08_Arrate-_IZ_3_DANTZAN-7910

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude