Arrateko kronika eta argazkiak oraindik argitaratzeko ditugu, baina aurten komunikabideek arreta berezia jarri diote irailaren 8koari eta horietako batzuk bilduko ditugu aurrerapen moduan.
ETBko kamerak izan genituen Arraten eta hona gaueko albistegian eskainitakoa:
Eibartv interneteko telebisan ere gertutik jarraitu dituzte Arrateko jaiak. Horra pare bat bideo:
Ikusentzunezkoez gain, idatzizko komunikabideetan ere agertu dira aipamenak. Horra bilduma:
Felix Morketxo kazetari finak batzuk dantzan eta besteak festan ari garen bitartean, kamarekin aurrera eta atzera ibiltzen direnak (bere moduan) izan ditu gogoan eta horra bere blogean jarri duen argazkia.