Pastorets artean dantzan Torredembarran

Torredembarrako Ball de Pastorets-arren 10. urteurrena ospatzeko festan izan gara Tarragona aldean. Uztailaren 10-11 astebururako antolatu zituzten urteurren ekitaldiak, tartean larunbatean, 10ean, Ball de Pastorets-en trovada edo biltzarra.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-9614
Harrera beroa egin zigun Torredembarrak zentzu guztietan. Bertakoak abegikor, oporreterako toki ederra, dantzarako zein festarako antolaketa dotorea, eta eguraldia ere bero-beroa. Agrupació de Balls Populars de Torredembarra elkarteak antolatu zuen jaialdia. Elkarte horretan baitan bastonersak, pastorets, zaldikoak, erraldoiak, eta abar biltzen dira, eta pastorets-en urteurrena antolatzeko laguntzen aritu ziren gainontzeko kideak.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-9743 2010-07-10-Torredembarra-IZ-9801
Ostiral gauean iritsi ginen Torredembarrara, eta larunbat goizean hondartzan eta herria ezagutzen pasa ondoren, larunbat arratsaldean izan genuen emanaldi nagusia. Kataluniako pastorets talde esanguratsu batzuk bildu ziren ekitaldian:

  • Ball de Pastorets (Vendrell)
  • Ball de Pastorets (Tarragona)
  • Ball de Pastorets (Vilafranca del Penedès)
  • Ball de Pastorets (Vilanova i la Geltrú)

Horiekin batera herrikoak eta kanpoko ordezkari moduan Eibarko kezka dantza taldea:

  • Ball de pastorets (Torredembarra)
  • Kezka Dantza Taldea (Eibar)

Kalejiran ibili ginen talde guztiak, Torredembarrako kale nagusian barrena, dantza laburrak eginez geldialdietan. Gaztelu plazara (plaça del Castell) iritsi ginenean talde bakoitzak emanaldi bat eskaini genuen.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-9941 2010-07-10-Torredembarra-IZ-9926
Ball de Pastorets eta ezpata-dantzen arteko loturak ikusteko aukera izan genuen bertan. Artzain-en dantzak dira hitz-hitz Ball de pastorets-ak, eta makila luze batzuk darabiltzate dantzarako. Makila horiek elkar jotzen dituzte une batzuetan, baina ondoren elkarri eman, eta arrosa edo parrillak osatzen dituzte eta haien gainean igotze da dantzarietako bat. Goian dagoena “biba” batzuk bota ohi ditu. Ondoren, behera jaitsita ganbarako arkua egiten da, Gipuzkoako ezpata-dantzan egiten diren ohorezko arkuak bezala.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-0044 2010-07-10-Torredembarra-IZ-0018
Talde guztiek bere emanaldia egin ondoren, talde guztiak batera atera ginen plazara eta denok arrosa egin eta dantzari bat igo genuen gainera. Ondoren zubiak egin genituen eta elkarren zubietatik pasa ginen.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-0089 2010-07-10-Torredembarra-IZ-0142
Gaztelu plaza ederrean izan zen emanaldia. Ondoren afaria eta festak jarraitu zuen, eta biharamunean ardi-zakur lehiaketa ikusteko parada izan genuen.

Kataluinako telebista lokalen sare batean erreportaje zabala eskaini zioten Torredembarrako Ball de Pastorets-en jaialdiari.

Hona hemen Iñaki Zugastik egindako argazki sorta:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude