Hileko artxiboak: uztaila 2010

Hungariara bidean

Szeged hiriko County-Wandering jaialdian parte hartuko du Kezka dantza taldeak abuztuaren 11tik16era. Abuztuaren 11tik 16ra ospatuko da jaialdia eta Beljika, Turkia eta Estoniako taldeekin parte hartuko du jaialdian.

Egoitza Szeged ezarriko dute Kezka dantza taldeko kideek, eta Hungariako hiru herritan eskainiko ditu emanaldiak Kezka dantza taldeak. Abuztuaren 12an Cserkeszőlőn, abuztuaren 14an Szank-en eta abuztuaren 15ean Morahalom-en. Abuztuaren 8an abiatuko da Kezka dantza taldeko espedizioa eta abuztuaren
19an itzuliko da Eibarrera.

Dantzari, musikari eta laguntzaile artean 40 lagunek osatzen dute Hungariara joango den Kezka dantza taldearen espedizioa. Elgoibarko Haritz eta Ermuko Txindurri taldeetako zenbait kide izango dira gurekin. Arrateko ezpata-dantza, zuberoako dantzak, durangaldeko dantzari-dantza, kaskarots eta jota eta porrua dira Hungarian dantzatuko dituzten dantzak.

Pastorets artean dantzan Torredembarran

Torredembarrako Ball de Pastorets-arren 10. urteurrena ospatzeko festan izan gara Tarragona aldean. Uztailaren 10-11 astebururako antolatu zituzten urteurren ekitaldiak, tartean larunbatean, 10ean, Ball de Pastorets-en trovada edo biltzarra.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-9614
Harrera beroa egin zigun Torredembarrak zentzu guztietan. Bertakoak abegikor, oporreterako toki ederra, dantzarako zein festarako antolaketa dotorea, eta eguraldia ere bero-beroa. Agrupació de Balls Populars de Torredembarra elkarteak antolatu zuen jaialdia. Elkarte horretan baitan bastonersak, pastorets, zaldikoak, erraldoiak, eta abar biltzen dira, eta pastorets-en urteurrena antolatzeko laguntzen aritu ziren gainontzeko kideak.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-9743 2010-07-10-Torredembarra-IZ-9801
Ostiral gauean iritsi ginen Torredembarrara, eta larunbat goizean hondartzan eta herria ezagutzen pasa ondoren, larunbat arratsaldean izan genuen emanaldi nagusia. Kataluniako pastorets talde esanguratsu batzuk bildu ziren ekitaldian:

  • Ball de Pastorets (Vendrell)
  • Ball de Pastorets (Tarragona)
  • Ball de Pastorets (Vilafranca del Penedès)
  • Ball de Pastorets (Vilanova i la Geltrú)

Horiekin batera herrikoak eta kanpoko ordezkari moduan Eibarko kezka dantza taldea:

  • Ball de pastorets (Torredembarra)
  • Kezka Dantza Taldea (Eibar)

Kalejiran ibili ginen talde guztiak, Torredembarrako kale nagusian barrena, dantza laburrak eginez geldialdietan. Gaztelu plazara (plaça del Castell) iritsi ginenean talde bakoitzak emanaldi bat eskaini genuen.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-9941 2010-07-10-Torredembarra-IZ-9926
Ball de Pastorets eta ezpata-dantzen arteko loturak ikusteko aukera izan genuen bertan. Artzain-en dantzak dira hitz-hitz Ball de pastorets-ak, eta makila luze batzuk darabiltzate dantzarako. Makila horiek elkar jotzen dituzte une batzuetan, baina ondoren elkarri eman, eta arrosa edo parrillak osatzen dituzte eta haien gainean igotze da dantzarietako bat. Goian dagoena “biba” batzuk bota ohi ditu. Ondoren, behera jaitsita ganbarako arkua egiten da, Gipuzkoako ezpata-dantzan egiten diren ohorezko arkuak bezala.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-0044 2010-07-10-Torredembarra-IZ-0018
Talde guztiek bere emanaldia egin ondoren, talde guztiak batera atera ginen plazara eta denok arrosa egin eta dantzari bat igo genuen gainera. Ondoren zubiak egin genituen eta elkarren zubietatik pasa ginen.
2010-07-10-Torredembarra-IZ-0089 2010-07-10-Torredembarra-IZ-0142
Gaztelu plaza ederrean izan zen emanaldia. Ondoren afaria eta festak jarraitu zuen, eta biharamunean ardi-zakur lehiaketa ikusteko parada izan genuen.

Kataluinako telebista lokalen sare batean erreportaje zabala eskaini zioten Torredembarrako Ball de Pastorets-en jaialdiari.

Hona hemen Iñaki Zugastik egindako argazki sorta:

San Juan eguneko soka-dantza 2010

San Juan eguna Eibarren, eta ohi bezala soka-dantza gaueko 23.30etan Untzaga Plazan. Aurten hiru elkarte izan ditugu ohorezko gonbidatuak soka-dantzan: Juan Antonio Mogel Ikastola, Musika Eskolako koro gaztea eta Usartza txistulari taldea.

Josu Garatek egin ditu aurreskulari lanak eta Enrike Izagirrek atzeskuarenak. Ohi bezala plaza jendez beteta, eta gau giro bikainean joan zen dantza. Hona Iñaki Zugastik egindako argazki batzuk:

2010-06-24_Soka-dantza-SanJuan-IZ-9380 2010-06-24_Soka-dantza-SanJuan-IZ-9428 2010-06-24_Soka-dantza-SanJuan-IZ-9454 2010-06-24_Soka-dantza-SanJuan-IZ-9539 2010-06-24_Soka-dantza-SanJuan-IZ-9560

Artzainen dantzak eta ezpata-dantza

Tarragona aldera, Torredembarrara hain zuzen ere, goaz asteburuan dantza egitera. Bertako Ball de Pastorets taldeak 10 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko ekitaldi sorta prestatu du astebururako.

Kataluniako Ball de Pastorets desberdinen bilkura ospatuko da uztailaren 10ean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Torredembarran, eta Arrateko ezpata-dantza gonbidatu berezia izango bertan. Honako talde  hauek izango gara ekitaldian:

  • Ball de Pastorets del Vendrell
  • Ball de Pastorets de Tarragona
  • Ball de Pastorets de Vilafranca del Penedès
  • Ball de Pastorets de Vilanova i la Geltrú
  • Kezka dantza taldea, Eibar
  • Ball de Pastorets de Torredembarra

Ball  de Pastorets-ek “artzainen dantza” esan nahi du, eta makil handi batzuekin egiten den dantza da. Makilak elkarri eman eta ezpata-dantzetako figurak osatzen dituzte: ganbarak, arrosak, e.a. Ondorioz, Arrateko ezpata-dantzaren antzeko egiturak egingo dituzte pastorets-ek Torredembarran. Aipatzekoa da Vendrell-eko ball de patorets-a Beasainen izan zela iaz, Igartzako ezpata-dantzarekin batera dantza egiten, eta laster itzuliko diete bisita goierritarrek.

Otsagitik Iribasera Eibartik irten gabe

Dantza eskolaren ikasturte bukaerako jaiak bat egiten du dantza taldeak mimoz prestatutako emanaldiarekin, eta San Juan jaien bezpera usaina tartean dela,  guzti horrek bat egiten du Eibarko Dantzari Egunarekin. Ekainaren 18an egin dugu aurtengo ekitaldia.

Otsagabiako dantzekin hasi genuen jaialdia. Usartza txistulari taldeko lagunak aspaldiko partez dultzainari hautsa kendu eta lanean jarri ditugu. Lizarrako gaitarien laguntzarekin egunatu dute jotzeko modua eta gaita hotsarekin hasi zen dantza saioa. Dantzariok ere izan dugu lan apur bat. Batzuk ikasten eta besteak sortzen zihoazen zalantzak argitzen. Otsagabiako dantzak prestatzeko Jokin Otamendiren laguntza izan dugu, eta zalantza batzuk argitzeko Fernando Aristizabal eta Jexux Larrearen aholkuak izan ditugu. Arantza eta Maikak izan dute lan apur bat jantziak atontzen. Mila esker deneri! Sorta osoa ikasten aritu bagara ere, azkenean emanaldia gehiegi ez luzatzeko paseoa, emperadorea, katxutxa, jota eta pañuelo dantza egin genituen.

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8622 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8636 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8666

Umeen txanda izan zen segidan. Horiekin lanean aritzen diren irakasleei zorionak!

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8909 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8834 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8876 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8927 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8943 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-8984 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9102 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9141

Gaztetxoenek egindako dantzen artean atentzioa deitu zuen neska talde batek egindako dantza. Sarian Zunzun izan zen, Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko Mikel Sarriegi birsortutakoa, Aitor Furundarenak moldatu eta sortutako doinuekin, eta Mikel beraren laguntzarekin prestatu duguna. Mila esker Mikel!

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9044
Musika alorrean, fin-fin aritu ziren Kezkako txistulariak: Andoni Altzibar, Roberto Altzerreka, Amaia Baglieto eta atabalarekin Iñaki Barua. Soinu txikiarekin Adolfo Jainaga eta panderoarekin Unai Narbaiza.

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9117

Azkenik, Iribasko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza eskaini genituen saioa osatzeko. Urte asko generamatzan Iribasko ingurutxoa dantzatu gabe, eta bidean maiz zalantzak eta aldaketak gertatzen direnez jatorrizko maisuengan jo dugu. Nafarroako Larraul bailaran, 1936ko gerra ondoren, bertan behera utzi zen ingurutxoa dantzatzeko ohitura. 1969. urtean Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi Iribas-era joan 30 urte lo zeraman ingurutxoa ikasi zuten Juan Bautista Lasarte-rekin. Emanaldietarako, Imotz herriko esku-dantza gehitu zion Urbeltzek. Kezka dantza taldeak 1973an dantzatu zuen lehen aldiz Iribasko ingurutxoa. Orain, emanaldi hau prestatzeko, berriz ere Argiako maisuengana jo dugu, eta Juan Antonio Urbeltz, Marian Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea, Jokin Otamendi eta Itziar Otamendiren aholkuekin prestatu dugu. Eskerrikasko denoi!

2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9156 2010-06-18_Dantzari-Eguna-IZ-9162