Soka-dantza Santa Kurutz-eko ermitan

Ohi bezala Santa Kurutz jaiak ospatu dituzte Mandiola eta Gorosta bailaren artean dagoen Santa Kurutz ermitan, eta bertan izan gara maiatzaren 9an soka-dantza dantzatzen.
2010-05-09_Santa_Kurutz_AS-OA 023
Hasteko Usartza txistulari taldeari omenaldia egin zitzaion, Eibarren txistulari banda osatua dagoela 75 urte bete direla ospatzen ari baitira. Behingoagatik, agurraren doinuak entzutea tokatu zitzaien eta dantza aurrez aurre ikusi zuten, eta ez bizkarrez. Segidan, Jose Migel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereñak beren musika-tresnak berreskuratu zituzten eta soka-dantzari ekin genion.
2010-05-09_Santa_Kurutz_AS-OA 044 2010-05-09_Santa_Kurutz_AS-OA 043 2010-05-09_Santa_Kurutz_AS-OA 066
Ander Fernandez aritu zen aurresku lanetan, Luken Aranburu atzesku, eta Unai Agirre eta Oier Araolaza zerbitzari. Auzotar eta bisitarien artean osatu zen soka.
2010-05-09_Santa_Kurutz_AS-OA 160 Andaluziatik etorritako telebista kate baten kamerak zeuden bertan, eta haiek ere dantza saioa grabatzeko aukera izan zuten. 2010-05-09_Santa_Kurutz_AS-OA 220

Argazkiak: Ane Sarasketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude