Axuri-beltza argazki-kronika

Emanaldi berezia izan zen abenduaren 4an Victoria Eugenia antzokian egindakoa. Argia dantzari taldeak bere sorkuntza ibilbideari heldu ziola 40 urte ospatzen ziren, eta Axuri-beltzaren sorkuntza eta haren ondotik etorritako guztiak ospatzeko jaialdi berezia gidatu zuen berriz ere Juan Antonio Urbeltz-ek. Argia, Duguna, Haritz eta Kezkako dantzari eta musikariak, Koldo Ameztoy kontalaria eta Marta Sebestyen kantari hungariarra izan ziren ikuskizunean.

Aurretik egindako hainbat lanen antologia eta nobedaderen bat ere tartean, Apostoluen soka-dantza edo fandango kreoloa adibidez. Iñaki Zugastiren argazki ederrak hemen eta flickren batzuk gehiago.







Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude