Hileko artxiboak: otsaila 2010

Axuri-beltza argazki-kronika

Emanaldi berezia izan zen abenduaren 4an Victoria Eugenia antzokian egindakoa. Argia dantzari taldeak bere sorkuntza ibilbideari heldu ziola 40 urte ospatzen ziren, eta Axuri-beltzaren sorkuntza eta haren ondotik etorritako guztiak ospatzeko jaialdi berezia gidatu zuen berriz ere Juan Antonio Urbeltz-ek. Argia, Duguna, Haritz eta Kezkako dantzari eta musikariak, Koldo Ameztoy kontalaria eta Marta Sebestyen kantari hungariarra izan ziren ikuskizunean.

Aurretik egindako hainbat lanen antologia eta nobedaderen bat ere tartean, Apostoluen soka-dantza edo fandango kreoloa adibidez. Iñaki Zugastiren argazki ederrak hemen eta flickren batzuk gehiago.







koko-eskearen lehen argazki sorta

Iñakik koko-dantzen lehen argazki sorta aurreratu digu. Euria egin zigun goiz partean, baina gu ia enteratu ere ez… Aitxitxa Juanitok esaten zuen moduan, “zer ete dan gaztia izatia, euria ein eta busti ez”. Bai euripean eta bai aterri zegoenean ere, ze ondo pasa dugun!











Argazkiak: Iñaki Zugasti.
Laster gehiago.

Hemen gabiltza, koko-eskean eta koko-dantzan

Hemen jarrai dezakezu koko-eskea nondik nora dabilen. Coveritlive tresnari sakatu eta azken nobedadeak ikusiko dituzu. Zerbait esan nahi badiguzu ere bertan idatzi dezakezu (facebook, twitter edo myspace kontuetako nick-ak erabili ditzakezu logeatzeko).

<a href=”http://www.coveritlive.com/mobile.php/option=com_mobile/task=viewaltcast/altcast_code=aaae93314d” >Koko Dantzak</a>