Ezpata-dantza eta urrezko domina andereñoentzat

Ikastoletako lehen andereñoak omendu nahi izan ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez. Gipuzkoako ikastoletan aritu ziren lehen andereñoak elkartu ziren bart Donostian, Diputazioaren egoitzan errekonozimendu eta omenaldi hori jasotzeko. 80 andereino inguru bildu ziren ekitaldira eta ohi bezala ezpata-dantzarekin egin zitzaien harrera.

Markel Olano Diputatu nagusia eta andereño guztiak diputazioaren kanpoaldean zeudela atera zen ezpata-dantza eraikinaren beste muturretik, eta omenduen aurrean zubia egin ondoren ezpata-dantza egin zuten azkendariek. Ondoren, alkate soinuarekin lagunduta ate nagusira hurbildu eta dantzariek ezpatekin egindako arkutik pasa ziren omendu guztiak Foru Aldundira sartzeko.


2003. urtetik ezpata-dantza egin zaie urrezko domina jaso dutenei (Mikel Laboari salbu, domina jaso baino lehenago hil baitzen eta ondoren ekitaldi xumea eskatu baitzuen familiak). Aurreko ekitaldietan ere 3-4 herri eta talderen artean osatu izan dugu ezpata-dantza eta Elgoibar, Deba, Añorga, Astigarraga, Donostia, Irun, Eibar eta Hondarribiko dantzariek parte hartu izan dute. Oraingo honetan asmoa izan da Gipuzkoako ezpata-dantzen ordezkaritza desberdinak bitzea Gipuzkoako ezpata-dantza hau osatzeko, eta horrela Tolosa, Beasain, Andoain, Añorga, Deba, Elgoibar eta Eibarren egiten diren ezpata-dantzetako dantzariak izan dira Diputazioan dantzatu duten taldean. Udaberri, Aurtzaka, Urki, Arkaitz, Gure-Kai, Haritz eta Kezka taldeetak kideek San Juan, Igartza, Santa Kurutz, Karmen, San Roke, Errosario eta Arrate egunetan egiten dituzten ezpata-dantzen ordezkari izan ziren. Eibarko Usartza Udal txistulari taldearen doinura dantzatu zen ezpata-dantza.

Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean, Argia taldeko dantza-maisuek (Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea) irakatsitako moduan egin da ezpata-dantza.

Ezpata-dantzan aritu ziren dantzariak: Irati Kortabitarte, Josu Garate, Malen Ulazia, Enrike Izagirre, Aiert Ibarbia, Maider Otaola, Ander Garitagoitia, Eider Agirrebeña, Oihane Llorente, Esther Kareaga, Luken Aranburu, Anartz Fernandez , Oier Araolaza, Unai Lizarralde, Mikel Olaizola, Maite Sagaseta, Nagore Loigorri, Ainara Loyarte, Jon Iraola, Leyre Rodriguez, Mikel Sarriegi, Naiara Zubeldia, Garikoitz Otamendi, Jokin Otamendi, Urtzi Leonet, Joseba Astarbe, Ana Sancho, Andoni Iriondo, Aritz Iglesias, Juan Urretabizkaia eta Aitor Jauregi. Jantzi arduraduna: Arantza Uriguen. Txistulariak: Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos, Iñaki Orbegozo.

KOmunikabideetan agertu diren zenbait irudi:

Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

1982: Jose Migel Barandiaran.
1983: Manuel Lekuona.
1985: Orfeon Donostiarra.
1987: Eibarko Armagin Eskola.
1991: Carlos Santamaria.
1994: Euskaltzaindia.
1998: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Juan Mari Arzak.
2003: Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondo.
2005: Menchu Gal eta kooperatiben sortzaileak: Alfonso Gorroñogoitia, Jose María Ormaechea, Jose María Arizmendiarreta, Luis Usatorre eta Jesús Larrañaga
2005: Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García Añoveros y Pedro Luis Uriarte.
2006: Pedro Miguel Etxenike, Iciar Astiasaran eta Andoni Egaña.
2008: Mikel Laboa.
2009: 60ko hamarkadako andereñoak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude