Hileko artxiboak: azaroa 2009

Zaparrada eta zaparrada artean ostarte bat

Azaroaren 30ea ospatzen da San Andres, Eibarko patroiaren eguna, nekazal azoka, musika eta dantzarekin, eta garaiotan ezinbestekoa denez, baita euriarekin ere! Iragarpenak txarrak ziren, eta bete egin dira, euria goian behean egin du goiz osoan, eta eguerdiko 12:00etan, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak mikronofora hurbildu direnean ez zirudien atertzeko asmorik zuenik.

Euri jasa ikusita erromeria bertan behera uztea erabaki dugu. Halako batean, Jainaga eta Narbaizak soinua eta panderoa astintzeari ekin diote, eta minutu gutxitan ez dute ba miraria lortu? Ostarte bat. Konturatu orduko handik eta hemendik, aterpeetatik ateratako dantzariz bete da plaza eta ordu erdiz gorputza berotu eta dantzan gozatu dugu. Bertsolarien txanda zela abisu eman diote Jainagari. Musika eten da eta euria hasi da berriz, gogotik gainera!



Ertza konpainiaren Look ikuskizuna Eibarren

Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiak Look ikuskizuna aurkeztuko du datorren azaroaren 13an Eibarko Coliseo antzokian. Hiru dantzarik, Pilar Andres, Carla Fernandez eta Asier Zabaletak berak, gure gizartean itxurak duen garrantziaz gogoeta egingo dute, dantzaren bidez, eta etengabe pantaila berezi batean ikusiko diren bideo berezien bidez.

Irudiarekin dugun harreman aztertzen da Look-en, estereotipoak nola barneratzen ditugu eta gure irudia bera nola asimilatzen dugun. Umore handiz begirada zorrotza planteatzen digu Asier Zabaletak ikuskizun honetan. Irudiaren obsesio horrekin gure burua engainatzea lortzen dugula uste du sortzaileak, baina beste aurrean biluzik jarraitzen dugula ohartarazten digu.

2006. urtean estreinatu zuen Ertzak ikuskizun hau eta emaitza borobila azpimarratu du kritikak:

  • “Una obra aguda y audaz” Ana Remiro, DV, 2006-05-15″
  • “Fantástica obra, que da mucho qué pensar. Asier
    Zabaleta lució el mejor de sus ingenios en este alegato anti-fashion”
    , Iratxe de Arantzibia, Donostilandia, 2006-06-14.

Ertza: Look

2009ko azaroak 13, 20:30

Eibar, Coliseo Antzokia

Sarrera: 8 ¤

http://www.generaltickets.com

Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
Dantzariak: Pilar Andrés, Carla Fernández y Asier Zabaleta.
Bideo errealizazioa: Marian Gerrikabeitia.
Bideoa: Carlos Sarasola, Iker Urteaga.
Koreografia: Asier Zabaleta eta dantzariak.
Argiztaketa: Antoni Angel Alcaide.
Musika: Ernesto Maestro.
Iraupena: Ordu 1 eta 10 min.